Markos Kortabarria Lete
Bergara (Gipuzkoa) (1917-2012)
Biografia
Bidekurutzeta kalean jaio zen. Aita Basalgo auzoko Gallaztegi baserrikoa zen, eta ama auzo bereko Ziardegikoa. San Pedro plazako eskolan hasi zen, eta gero Udalak ehungintza lantegien laguntzarekin ireki berri zuen Elementala lanbide-eskolan jarraitu zuen, mekaniko ikasketak egiten. Eibarko Star lantegian goizez eta eskola Elementalean bertan arratsaldez egin zuen lan aldi batez. Gero “Textiles Pedro Otazua”n ekin zion eta erretiroa hartu zuen arte jardun zuen bertan lanean. Ehungintzan luzez jarduna bera, Markosek ehuna nola egiten zen azaltzen du. Zeanurin konpondu omen zuen berak ikusi duen ehungintza makinarik zaharrena. Lanetik kanpoko orduetan zura tailatzen ikasi zuen, eta armairu eta kutxa ugari egin ditu. Arando tabernako (Batzoki Txikia ere deitua) Mariñe Barrenetxearekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. Mariñe emazteak ere hartu zuen parte elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-293 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
BER-294 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute