Lucia Farras Laskurain
Bergara (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
San Antonio auzoan jaioa. Hiru ahizpatan zaharrena; bigarrena oso gazterik hil zen. Ama bertakoa zuten, eta aita, berriz, gasteiztarra. Amak Algodoneran egin zuen lana ezkondu arte. Aita, Ramon Farras, ofizina batean zebilen; Izquierda Republicanako kidea zen, eta gerra hastean komisario izendatu zuten. Hainbat kartzelatan eduki zuten preso. Ama-alabak, berriz, ihesi ibili ziren batetik bestera, hiru urtean: Cantabria, Asturias, Katalunia, Frantzia… Bueltan, Gasteizera joan zen ikastera, amonaren etxera. Baina idazkari ikasketak bertan behera utzita bueltatu behar izan zuen Bergarara, 1943an aita kolpera hil zitzaielako. Osabaren torloju-lantegian hasi zen lanean, administrari moduan. Eta 38 urtean ibili zen lan horretan. Bergarar batekin ezkondu zen, eta alaba bat izan zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-317 | 2013 | Bergarako emakumea eta lana | Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria | ||
BER-318 | 2013 | Bergarako emakumea eta lana | Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute