Anaje Narbaiza Aldai
Bergara (Gipuzkoa) (1960)
Biografia
Larrarte baserrian jaioa, Kokote auzoan (orain Arane auzoa). Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Angiozarko Arregitorre baserrikoa, Partaitti auzokoa. Hiru anai-arrebetan erdikoa da. Kontxita Maiztegirekin ibili zen eskolan, Aranzadi ikastola sortu zen arte: hara eraman zituzten, baina ikasketak erdaraz egiten jarraitu zuten hala ere (modu librean 2. Batxilergoko azterketak egiteko). Bergarako institutura joan zen gero, eta handik Elementalera. Elay lantegian hasi zen lanean, eta lanean ari zen bitartean ingeniaritza teknikoa ikasi zuen Arrasateko Eskola Politeknikoan. 1987tik aurrera, Elay enpresaren euskara planaren gidarietako bat izan da 2013ra bitarte; Eusko Jaurlaritzaren EUSLAN proiektu pilotua ere koordinatu zuen (2015-2018). EHEko kide izan zen 1979 urtetik aurrera. 1983tik 1993ra HB alderdiko zinegotzi kargua izan zuen Bergarako Udalean. "Bergarako euskara" liburuan parte hartu zuen, eta baita “Zura. Arotzak eta etxegileak” liburuan ere. Sendabelarrei buruzko ”Erremeixuak. Osasuna munduko ondasuna” ikus-entzunezkoa ere prestatu zuten, elkarlanean. Jose Luis Elkororekin egin diogu elkarrizketaren zati bat, Elay enpresako euskara planari buruzkoa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-374 | 2023 | Euskararen historia soziala Bergaran | Idoia Etxeberria | ||
BER-375 | 2023 | Euskararen historia soziala Bergaran | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute