Irinaren inguruko lexikoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errotan garia eta artoa ehotzearen inguruko lexikoa.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: BRS-028/023
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Baserria » Baserriko lanak » Errota , Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Artoa
Transkripzioa
-Errota kontuak eta aipatu dituzue. Iriña errotan txikitzia nola esaten da?
-4-Eiho. Artoa eiho. Edo garia eiho. Errotarriekin.
-Iriña irtetzen da baiña bestea?
-Zahie, zahie. [...]
-Eta zahia da?
-4-Zahi larrie.
-6-Artoan eta garin azala. Artoak azal gutxi, gariek gehio.
-Eta zahiak diferenteak izaten dira segun nola txikitzen dan?
-3-Zahi larrie. Segun nola txikitzen dezun. Errotan ez, han ez da ezagutzen hoi..
-3-Ganaduentzat, Naparruan eta.
-5-Hori ezagutzen die oaingo fabriketan, zahi larrie ta txea ta.
-4-Zahi larrie da axal haundi hoi eta txikixeagoa txea.
-1-Bahien pasatzen zan hoi.
-Etxean?
1-Bahia estu-estue izaten zan eta han iriñe. Eta talok eitteko're bai. Nola izeten zan?
-3- Maide (Ore-mahaia) mahia, maide. Iriñe jarri han eta masa eitten zendun. Maie. Maide.
-Eta zahiakin zer egiten zendun?
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!