Berastegi (Gipuzkoa)

Trenbideko lana

Trenbideko lana Jende ugari joan zen Berastegitik Amionera trenbidean lan egitera. Zer lan zen hori azaltzen dute, eta zer tresna erabiltzen zituzten deskribatzen dute (arpona, asto-zerra…).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jende ugari joan zen Berastegitik Amionera trenbidean lan egitera. Zer lan zen hori azaltzen dute, eta zer tresna erabiltzen zituzten deskribatzen dute (arpona, asto-zerra…).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-6-Ferrokarrillea bazien Berastegitik joaten zienak kapazoa hartu hemen zintzilika eta oiñez Amionera, ferrokarrillea lanea.
-5-Bai, hemen beranduntxoena ibilli zana Tomas zana izango uen bat.
-4-Xixilio ere bai.
--5-Hau mandoakin joaten zan, Ansa.
-[...]
-6-Ferrokarrillen trabesak sartu[...] egurrezkoak jarri eta burnik gaiñen korritzen zuen, eta trabesak usteldu itten zien eta kanbiatu ein behar ba.
-1-Trabesok hor bertan itten zien asko.
-5-Makiña bat iñek izan behar zuen gure aittona-ta, aitte-ta, Juan Sebaxtien-eta. Juan Sebaxtieni galdetu handiken hamar urtera holako menditan zenbat trabesa egin giñun-eta, eta da! esaten emen zun. Baiña zenbat in zittuen, e.
1-Bat gora tiratzeko ta asto bat, kaballete bat eitten zuen eta egurre jartzen zuen han eta egurre ebakitzen zuen esku-zerrakin. Trontza bezela, baiño...
-2-Bat goien eta bi beheran.
1-Gora hutsik tiratzen zuen eta goitik beherakoan ebakitzen zuen.
-5-Goien bat izaten zan eta behean bi.
-Arpana da hori?
-4-Hori da, arpona.
-5-Bata arpona eta bestea da asto-zerra.
-Ez dira berdinak arpona eta asto-zerra.
-5-Ez die /eztie/ berdiñek baiña lan berdiñerako.
-6-Bata zinte da eta bestea berriz zabala.
-5-Bestea izaten da, armazoiakin izaten da asto-zerra. Asto-zerra da bi..., koadroa ein beharren triangularra ein, ezta, eta erdin zerra eamaten du, eta behean aitzen die bi zerrari, bi lagun tiraka. Eskulekue izaten da. Eta goien bakarra. Eta goikoak egin behar izaten du goitik beherakoan ebakitzeko erantsi. Eta gorakoan aurreratu lehen eginda dagon tokira ta behekoak botatzen due gora. Eta harek gero egin behar du goitik beherakoan erantsi ebakitzeko eta bestek tira.
-Hori asto-zerra.
-5-Asto-zerra, eta bestea izaten da zabala. Izaten du goien zabalagoa eta beheran meharragoa. Hori da arpona.
-Eta arpona eta asto-zerra erabiltzen dira oholak eta tabloiak egiteko?
-4-Tabloiak eta eitteko.
-6-Garai baten latak-eta eitten zienen, egurrek dexentek eta, osoiken, puxket ebakie utziz, baiño egurre osoik eamaten zuen. Lata, igual izango zittuen harek hamar, zortzi lata; Baiño osoiken.
-5-Gero aixeago ibiltzeagatik izaten uen, zeatiken zuk puxkatzen baldin badezu ibilli behar dittezu hamar puxke konpaziorako, eta bestela berriz... Eta azkenengo momentun lehertu ta ya está.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia