Berastegi (Gipuzkoa)

Zazpi seme-alaba aurrera ateratzen

Zazpi seme-alaba aurrera ateratzen <p>Zazpi seme-alaba mantentzea gogorra izan zen, baina eskola bukatu eta lanean hasi zirenean erraztu egin zen kontua. Seme-alabei buruz hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi seme-alaba mantentzea gogorra izan zen, baina eskola bukatu eta lanean hasi zirenean erraztu egin zen kontua. Seme-alabei buruz hitz egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba holaxek ateatako bizimodue deu guk, bueno! Guk gurasoetatiken hoi ezautu gendun ta bate perezaik gabe hartu gendun gaiñea hau. Ez zigun, ez dakit, ez zitzaigun iruittu zaille zanik. Baiño gero hasi giñen ta ez zan erreza. Gero horrenbeste ume giñun. Hoik denak aurrea ateatzeko... Ordun kanpoa eskolaa juten ez zala. Zarrena jun zan eskolaa Arrasatea-ta, hue bai. Hue kosta zitzaigun baiña bestela ikasi zuena hemen ikasi zuen. Suerte bat ona izan gendun guk eskolatiken hamahiru-hamalau urtekin ateatzen zienen lantokie zegoan, ta gure umek ba hamabost-hamasei urte hortan lanea hasi zien bai bixkiok eta denak hasi zien bere lanea. Ta ordun ez gendun harrenbeste behar ta bueno, errezago bultza giñon, ez. Baiño bitartekoa izan zan nahiko goorra. Nahiko goorra izan zan, bai. Oaiñ, handiken aurrea hoik bere lanetaa joan zien. Gaztenak oain dauzke berrogeta sei urte, eta harek batxillerra harrek in zun. Ez zun nahi beak, e. Ikasteko gogo haundie ez zun eta ez zun nahi, baiña hok senidek esaten zien "baietz, hori ikasi in behar dezu Anamari, gu lanea jungo gea baiño zuk ikasi in behar dezu" ta. Batxillerra atea zun baiño ez zun aurrea segittu nahi izandu. Joan zan Azpeitiko bere ahizpakin. Ta harekin neskame zeoala mutil-lagune orduako azpeitiarra zun hemengoa, [...], Lasaokoa, eta harea joan zan eta handiken bi urtea edo ezkondu zan eta bik han bizitu die.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia