Berastegi (Gipuzkoa)

Baserrietara jauna ematera joatean, bidean jendea belaunikatu

Baserrietara jauna ematera joatean, bidean jendea belaunikatu Berastegin ez zegoen ohiturarik baserrietara zerbait bedeinkatzera joateko; bai, ordea, gaixo zeudenei jauna ematera joateko. Okasio horietan farola eta kanpaitxoa eskuan zutela joaten ziren apaizarekin eta bidean jendea belaunikatu egiten zen. Behin baserritar bat topatu zuten bidean: bere behiekin zihoan eta bidea lokaztuta zegoenez, ez zen belaunikatu; apaizak belaunikatzeko agindu zion eta baserritarra belaunikatu zen, baina ez zen gehiago elizara joan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-019-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Berastegin ez zegoen ohiturarik baserrietara zerbait bedeinkatzera joateko; bai, ordea, gaixo zeudenei jauna ematera joateko. Okasio horietan farola eta kanpaitxoa eskuan zutela joaten ziren apaizarekin eta bidean jendea belaunikatu egiten zen. Behin baserritar bat topatu zuten bidean: bere behiekin zihoan eta bidea lokaztuta zegoenez, ez zen belaunikatu; apaizak belaunikatzeko agindu zion eta baserritarra belaunikatu zen, baina ez zen gehiago elizara joan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bestela hemen bazan ohiturarik baserritara ta joateko bedeinkatzera, zerbait bedeinkatzera edo...?
- Ez, ez.
- Zuek beti elizan egoten ziñaten, ez ziñaten joaten iñoiz apaizekin, ba...
- Jauna ematera bai.
- Bai?
- Jauna ematera, bai, asko. Zea, gaixo zeudenak eta zea hointzako jauna ematea gu juten giñen, askotan bi monagillo izaten giñen, ta igual bi meza lagundu o goizen, ta bat gelditzen zan beste bi meza laguntzen, ta beste monagilloa joaten zan apaizakin jaune partitzea gaixoai.
- Etxera eramaten ziren?
- Bai, jauna etxea ematen zitzaion, ba, ezinduta zegonai, eliza joateko ezinduta zegonai etxea ematen zitzaion; ta gu juten giñen, monagilloak juten giñen kandela, zea, farola baten kandela, ta besten kanpana, kanpanille bat, ta elizan eo biden tan-tan-tan kanpanilla joaz joaten giñen. Ta ordun baten bat biden kruzatzen bazan, ba hue lurren belaunikatzen zan.
- A bai e?
- Bai, hue lurren bedeinkatzen... hue beharko, busti bazeguan ez baldin bazeguan...
- Belaunikatu in ber?
- Belaunikatu in ber izaten zan. Hemen kaso bat kontatzen due bat zea bazihoala jaune, nik esan detena gaixo baten zea ta hemengo baserritar bat zeakin, behiekin, emen zatorren. Ta lokatza, zuek ez dakit lokatza ze
- Bai, lokatza.
- Lokatza, lokatza emen zegon haundie pare hartan ta zeak, baserritarrak, txapela kendu ta jarri emen zan, baiño belauniko ez jartzen; ta apaizak belaunikatzeko ta lurren lokatza zeon, ta ezetz, belaunikatzeko ta belaunikatzeko ta belaunikatu omen zan, baiña ez emen zan gehio elizea jun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia