Bera (Nafarroa)

Sagardoa nola egiten zuten

Sagardoa nola egiten zuten Sagardoa egiten zuten bere etxean. Gazi gutxi nahasten zuten, gozoa gustatzen zitzaien. Kolore gorria emateko, motzolo eta patzulo erabiltzen zituzten. Solairuaren gainean uzten zituzten sagarrak ontzen. Pisoiekin egiten zuten dena guztien artean, ez zen makinarik, ezta prentsarik estutzeko. Harrizko tinara joaten zen zukua eta handik, baldekin, kupelera edo barrikara husten zuten. Etxean zurezko onila zuten. Kupela betetzen zutenean, irekita uzten zuten irakin arte. Irakiten duenean ateratzen duen aparra kendu behar zitzaion. Ondoren kupela ixten zen eta sebo ematen zitzaion izkin guztietatik. Neguaren hasieran egiten zuten eta udaberri aldera botilatzen zen. Kupela garbitzerakoan, mixto bat erabiltzen zuten barrenean gasa bazen jakiteko. Kupelek zurezko “ziztonbrak” (kanilak) zituzten. Azkenik, sagardoa botiletan sartzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRA-013-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sagardoa egiten zuten bere etxean. Gazi gutxi nahasten zuten, gozoa gustatzen zitzaien. Kolore gorria emateko, motzolo eta patzulo erabiltzen zituzten. Solairuaren gainean uzten zituzten sagarrak ontzen. Pisoiekin egiten zuten dena guztien artean, ez zen makinarik, ezta prentsarik estutzeko. Harrizko tinara joaten zen zukua eta handik, baldekin, kupelera edo barrikara husten zuten. Etxean zurezko onila zuten. Kupela betetzen zutenean, irekita uzten zuten irakin arte. Irakiten duenean ateratzen duen aparra kendu behar zitzaion. Ondoren kupela ixten zen eta sebo ematen zitzaion izkin guztietatik. Neguaren hasieran egiten zuten eta udaberri aldera botilatzen zen. Kupela garbitzerakoan, mixto bat erabiltzen zuten barrenean gasa bazen jakiteko. Kupelek zurezko “ziztonbrak” (kanilak) zituzten. Azkenik, sagardoa botiletan sartzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia