Beasain (Gipuzkoa)

Gaztaina klaseak: iñurrioa, bettargie, otañua, osto beltza...

Gaztaina klaseak: iñurrioa, bettargie, otañua, osto beltza... Errenta nola ordaintzen zuten; garai batean gariarekin ordaintzen zen. Gaztainadi handiak zituzten baserrian; gaztaina klase asko. Zein garaitan biltzen zituzten gaztainak. San Agustin gaztaina, Andra Mari gaztaina, latza, iñurrio haundie, iñurrioa, bettargie, bizkai gaztaina, otañu, osto beltza, berde gaztaina, txakarroa. Lakarie, imiña-erdia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-039-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errenta nola ordaintzen zuten; garai batean gariarekin ordaintzen zen. Gaztainadi handiak zituzten baserrian; gaztaina klase asko. Zein garaitan biltzen zituzten gaztainak. San Agustin gaztaina, Andra Mari gaztaina, latza, iñurrio haundie, iñurrioa, bettargie, bizkai gaztaina, otañu, osto beltza, berde gaztaina, txakarroa. Lakarie, imiña-erdia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, orduan, zeuek errenta-eta Ordiziko familia honi ordaintzen zenieten?
- Bai, bai. Hautza halako fetxatan juten zan ta errentea pagatzen zan.
- Eta garai baten, zuk aitari-edo entzunda, errenta gariarekin ordaintzen zela?
- Bai, bai, bai, bai. Hori aurreagokoa izan behar do oaindio.
- Oseake, aitak ya…
- Bai, bai, hainbeste anega ta holako kontuuk. Hori´re bai aittuta nao, bai, bai, bai. Gure etxen ez non ezautu hori [hala], baiño izaten zala bai. Gue etxen zeon… gaztiñadi haundik zittun. Gaztiña-klase pillo bat. San Agustiñetan hasten zan, agoztun atzenen o iraillen aurreneko eunetan, ta santu guztin arte gaztiña biltzen, e! Ta etxea ekartzen gendun morkotsen, gaiñea. Kontserbatzeatio ta… Gure etxeko fuertena gaztaiñea zan, kriston lanak ematen ziuna. Bota eitten gendun hageekin, bildu ta etxea ekarri ta ganbaran holaxe lodi-lodi botatzen gendun morkotsa. Badakizu zer dan morkotsa, ezta?
- Bai, beran koskola, ez?
- Hori da, kanpokoa.
- Eta gaztain-klase asko esan duzu…
- Bai.
- Gogoratzen duzu izenen bat edo?
- Bai, bai, bai, bai. Pillo bat esango dizut, hamar igual esango dizut.
- A, bai, e? Jesus! Ia, bota.
- San Agustin gaztaiña, Andra Mari gaztaiña. Hori zan ia ekaiñen ze egunetan izaten da Andra Mari? Zazpin, zortzin… Osea, hori ya bigarren klasea. Hirugarrena: latza. Latza, zan arantza motzeko motz-motza, zulatzen zon morkots bat zan… Geo zien: iñurrio-gaztiña, iñurrio haundie ta ttikie. Bueno, iñurrio haundie ta iñurrioa. Geo zan bettargie.
- Eta iñurrioak ze ezaugarri zittun? Txikiagoa zen edo…?
- Ale izugarri ona, zoragarrie gaztaiñea. Gue etxen gehiena hua zeon. Zoragarrie. Ta bettargie zan… beak esaten do: morkotsa zan hain ederra, ttikie zan, baiño argie, argie, bettargie, beak esaten do: “begi argikoa” esan nahi do. Eta behin galdetu omen [zien] bati: “Hi, ze mokau eskauko huke jateko?” ta “Bettargin erdiko alea”. Hiru ale izaten zittun jenealen, ta beetzako mokauik hobena.
- Erdikoa…
- Erdikoa. Holako kontuk. Bueno, segi zagun. Gero bizkai-gaztiña´re bazan.
- Eta hau nolakoa zen?
- Hori´re beste honen igual txamarra zan, bettargi honen igual txamarra, ttiki xamarra. Geo zan otañu-gaztiñea. Geo zan hosto-beltxa; hostoa zon beltzagoa. Ta berde-gaztiña´re bai. […] zeatio, ze diferentzie zon horrek ez naiz gogoratzen. Diferentek zien baiña erretzeko-ta oso onak, berezik zien. Eta zer gehiago? Otañue… Ta txakarroa. Txakarroa atzenekoa, santu guzin ingurun o biltzen zana zan. Ya urtaberek eitten zon, ba, zortzi egun lehenago o berandugo, ezta? Urtaberea nolakoa izaten dan…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia