Itzultzaile soldadutzan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-029-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzako kontuak. Gehientsuenak erdaraz jakin ez. Erdaraz ez zekien bizkaitar bati esandakoa itzuli behar izaten zion, baina berak ere ez zion ezertxo ere ulertzen.
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: BEA-029/031
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
- Orduan izaten zen erdera ikastera, ba, kanpora joaten ziren batzuk soldautzara joateko orduan, ba, zerbait jakitzeko… Ba, Arabara edo…?
- Ba, ez, ke, ba!
- Lehenago ez?
- Lehenao ez dakit nik ze zeauko zan, baiño lehen´e ez zan jungo, zeatik ni soldau jun nitzen garain nik bizkaitar baten traduzimentue ein behar izan non. Ta nik ez nion ente(nd)itzen bizkaitarrai ta neonek´e ezin non esan harek ze esan nahi zoon. Hoi, hoi nei gertau zitzaian Arakan.
- Ama: Tristea da, tristea da…
- Baiño ez, ordun ez zan juten. [Bueno], jun balitz soldauskaa juteko zean erdeaz han ikasten zendun. Beharko ikasi!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!