Beasain (Gipuzkoa)

Beasaingo euskara eta inguruko herrietakoa: Olaberri, Lazkao, Ordizia…

Beasaingo euskara eta inguruko herrietakoa: Olaberri, Lazkao, Ordizia… Inguruko herrietako euskara. Beasain, Olabarri eta Lazkaon berdintsu egiten dute; Idiazabal eta Seguran desberdin egiten dute. Ordizia eta Itsasondokoek ere Beasaingoen antzera. Legorretako euskara ere oso antzerakoa. Lehenago, Tolosako euskara ederrena zela esaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-025-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inguruko herrietako euskara. Beasain, Olabarri eta Lazkaon berdintsu egiten dute; Idiazabal eta Seguran desberdin egiten dute. Ordizia eta Itsasondokoek ere Beasaingoen antzera. Legorretako euskara ere oso antzerakoa. Lehenago, Tolosako euskara ederrena zela esaten zen.

Transkripzioa

- Zuek hemen inguruan zaudetela, Lazkao, Beasain, Olaberria… hemen inguruko euskera alde batetik bestera igartzen dezue zuek alderik? Lazkaoko o Beasaingoa o…?
- Ez, Olaberri ta Beasain ta Lazkao ta hor ez.
- Denak berdin?
- Berdintsue. Porejenplo, abitzen baldin bazea behin Idiazabal eta Seguraa bai. Ordun bai. Ta Zegama aldea oandio gehio.
- Eta zein da aldea? Ze aldatzen da?
- Hemen garbigo hitz eitten dek. Han bestelako holako… ez dakit nola esan´e.
- Beste azentu bat o…?
- Bai, beste zea bat ematen zaiok.
- Eta hemen inguruan ez dao bate alderik?
- Ez, ez dao aldeik. Hemen ez. Hemen´e Beasain […] auzo hotan ta hortan ez dao, ez dao.
- [Beasainmendin] o…?
- Ez, ez, ez. Ordizi ta Itsasondo ta hotan, hotan ez dao bereizteik hemen euskeraik. Dana igualtsu. Bai, igualtsu.
- Eta ez dezu Lazkaoko bat entzun ta “A! Hori Lazkaokoa”…
- Ez, ez, ez, ez. Hori ez.
- Eta Zaldibikoa?
- Ezta hortaiño… Zeoze igual, baiño ezta oaindio hortaiño.
- Hemen non hasten da aldatzen? Behin Legorreta inguruan?
- Legorretakoa´re hemengo moukoa dek. Ta Alegin… Alegin egongo dittuk hola pixkat gehixio. Behin Tolosaa ezkeo pixkat gehixeo aldatzen dek. Hitz… Ze esango nizuke hitz, hola, hitz eitteko modu gozogoa o… ez zekiat ze esan, nola esan. Lehen-leheno esaten zien euskeraik ederrena Tolosa alden zala. Hala esaten zien lehen. Eibar aldea, berriz, zuetaa juun ezkero, berriz, han erdi erderaz.
- Hori hemen esaten zan Tolosa ingurukoa bertakoa baiño hobea zala?
- Hizkuntza garbigoa, gozogoa o esaten zien. Nik hemen gue etxen askotan entzun izan nian hori. Hori bai.
- Ta, bestela, esan dezu, beste alderantz Idiazabal eta Segura inguruan ya aldatzen hasten dala?
- Aldatu, bai. Seguran bastante aldatzen dek hizkuntzea.
- Eta Ormaiztegin?
- Ba! Ormaiztegin hemengo moukoa. Normalen bai, Ormaizteittik Gabiri ta hor ya gehio aldatzen dek hemen […]. Bai, gehio aldatzen dek.
- Eta Ataun?
- Ba! Ataun´e gutxi gorabehera… pixkat igual nahastuko dek, baiño hemengo modu… zea dek Ataunen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia