Gabonetako ospakizunak eta Erregenetako opariak
Gabonetan, Erregenetan, opariak izaten zituzten. Jaieguna izaten zen, eta lan gutxiago egin behar izaten zen baserrian. Jateko berezia izaten zuten egun horretan. Gabonetan, Ordizian feria handia egiten zen.
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urriaren 13a
- Iraupena: 0:05:10
- Erref: BEA-025/022
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Eta lehen gabonetan eta eguberritan izaten zen horrelako erregalorik? Zuen gazte-denboran…?
- Erregenetan. Erregenetan izaten zan. Nik ezautu diat hemen beti. Ezautu diat erregenetan.
- Eta nolakoak ziren erregenetako jaiak eta?
- Orduun, esaten dizut, ba, orduun´e zapatilla o zapatan batzuk falta baldin bazien eo holoko zea batzuk. Ez hola jostaillu eta holakook, e? Ez, beharrekook, norbeak behar zittun holako zea batzuk.
- Baiña lehen ere izaten zan oain bezela, ba, erregeak etorri behar dirala eta umeak ohera…
- Ohia sartu ta hoixe.
- Eta sinistuta?
- Seko sinistuta? Hoixe bai, sinistuta. Oaingok baiño denboa gehiotan. Ordun inuxentegoak giñuztean orduun; oain baiño inuxentegoak giñuztean. […] Oain leheno ikasten dittuk gauzak.
- Eta goizean jaiki…
- A, bai. Guk hemen… Gu hemen hamar senide hazi gaittuk eta danantzako zerbait. Festa izaten huan ordun´e, hoi dudaik be.
- Bai, ilusioa…
- Ilusiokin.
- Oain baiño gehio…
- Hoi seguru, hoi seguru.
- Erregenetan izaten zan?
- Erregenetan izaten zan. Oain eguarrittan ta urte zaharretan ta toki askotan itten [zan]. Ta hori oain´e guk etxe hontan, oain´e, erregetako ohitturea lehengoai eutsi eitten zioau. Oain illobai ta hoiei danai zeoze.
- Eta jairen bat egiten zan erregenetan? Erregaloak-eta jaso, baiña bazkarin bat o kantun bat o…?
- Bai, jai izeten hoan, ez hoan lanik eitten. Oain baiño gehio errespetzen zan, gaiñea, orduun. Jakiñe, ganadu-lana derrior ein beharra zenduken, baiño hua, normalen, jaieako, janak, behi-janak eta horik bezperatik gehientxonak behintzat einda, jaie beti gertatzen hoan arintxoogo, lanak-eta arintxoogo.
- Eta kantuan edo…?
- Ez, ez det izan nik kantuako zeaik ez det izan. Ta gue etxeen´e ez dek, ez dek…
- Eta erregenetan bazkaria… edo?
- Bai, bazkari espezialtxoa beti. Hori bai.
- Eta ze izaten zan edo…?
- Izaten huan bai gabonetan, bai urte zaharretan ta bai erregenetan, hoitan beti-beti zeoze he(g)azti o zeoze behintzat.
- Eta zer gehio? Beste zerbait jaten zan?
- Ba! Jan faltaik ez huan izaten. Konpota. Hoi egoarritako pestatan beti, hiruetan: gabonetan, urte berrittan ta erregenetan. Konpota beti eitten huan gue etxen.
- Ta intxaur-saltsa ta…?
- Ez diat, ez… Ez dek izan hemen ohitturaik. Oain, oain hemen gue gazteek eta hook sozidadetaa junda ta esaten die […]. Neonek ez diat jan, gaiñea, ez diat oandio jan. Ez.
- Orduan, konpota […]…?
- Bai, bai, bai, bai, gue etxen´e… Oain´e gustoa jaten diat nik jarri ezkeo.
- Eta gero hegaztin bat?
- Bai, hegaztie.
- Kapoia o oillaskoa…?
- Oillaskoa, oillarra, gabonetako oillarra. Gue amak ohitture haundie zian. Urte askotan jarriko zon, gaiñea, oillarra hil ta hua menestran.
- […]. Eta bakaillorik o izaten zan? Arraiñen bat?
- Bai, horiik izaten hittuan perie hola fuerte xamarra… oain´e hala izeten dek ta Ordizin izaten zan ordun ta Ordiziaa zan joera haundie. Ta, ordun, hautza jun ezkeo, ordun bakaillao, arraie ta antxoa o… hautza jun ezkeo beti.
- Eta, bestela, normalen, ze izaten zan?
- Ba, potajea.
- Potajea beti?
- Potajea. Guk beti. Ba(b)arruna beti. Urten aurreneti azkenea, oain ez diat jaten, oain ez diat…
- Orduan, asko jasotzen zan orduan?
- Bai, asko. Saillek eitten zien! Sail haundiik itten baitzien! Bai, bai, ordun potajea zan ta potajea gutxigo o allatzen ez baldin bazan, orduun lenteja o hola; garbantzue jaietan ta holako toki batzutan, zea espeziala baldin bazan, ordun garbantzuk.
- Garbantzurik-eta ez zan izango?
- Hemen ez. Ez, ez zan.
- Baiña ezautu bai, beti ezautu dezu?
- Jateko? Jateko bai.
- Eta lenteja?
- Lentejak´e bai. Horik nee akordu guzi-guzin beti izan dittuk. Beti izan die. Nun hartzen zien ta ez zien ez dauket ideaik!
- Ta arroza?
- Arroza´re bai beti izan da. Beti, beti.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!