Beasain (Gipuzkoa)

Ogia egitearen inguruko kontuak

Ogia egitearen inguruko kontuak Baserriko ogia. Batzuk "orantza" edo "legamie" gordetzeko ohitura izaten zuten, hurrengo astean berriz ere ogia egiteko.
Baserriko ogia. Batzuk "orantza" edo "legamie" gordetzeko ohitura izaten zuten, hurrengo astean berriz ere ogia egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ogia egiteko orduan, masa, esan duzu, batetik bestera, aste batetik bestera, gordetzen zenuten masa zati bat…
- Bai, bai, aste guziin.
- Alaba: Baiña ez zendun gordetzen masa, ore-masea.
- A! Ez. Orantza o… nola do…? Legamie batzuk esaten dioe, beste batzuk orantza. Ta ogi-masea o zea, baiño [Loitzeneko] amona horrek…
- Alaba: Gorde eitten zon, ez?
- … puskea kendu ein zoon masei ta hurrungo asteako hua gordetzen zoon. Horrena diferente, baiño ez zan gurea bezelako ogie etaatzen, ittogoa.
- Ta ittoagoa zer da?
- Zer da? Ba, pisugoa. Gurea harrogoa.
- Alaba: tupittuta bezala.
- Tupittue harena. Oain, jateko ez dakit nik zenbateaiñoko zea izango zon, hua bee eraa ibiltzen zan ta. Baiño guk ez, guk ekartzen gendun le(g)amie o esan dizuan hoi. Ta gue anaiek, gaiñea, osoik botatzen zien, biri osoa.
- Alaba: dana, paketea.
- Pakete hoi, bati erdie ta bestei erdie. Ta ogie ondo harrotzen zan. Ta geo aste guztie… Hue gizajo hutse zan. Ogie danai eman behar izaten zien. Itten zon ogie kilo t´erdi, pisatzen gendun geo masea labeen sartzeko, ta kilo t´erdiko zeakin. Izaten zittun batei eman beharrekok, bestei eman beharrekok…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia