Goierrin bertsolari gutxiago egoteko arrazoia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: BEA-006/026
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza
Transkripzioa
- Gaiñea, lehen esan deuna, hemen Goierrin bertsolari gutxi zan, oso gutxi. Zeatik Goierrik… probintziko lurrik pobreena [da Goierri]. Hoi betikoa da. Zeatik Goierritik Beterria juten zien, ta Tolosatik beherakoa aberatsagoa da. Bi alderdi, bi gauzagatik: kapitala gertuun daukelako eta terreno bezela hobea dalako. Eta beti goierriarrai, ba, ba!, pixkat bajuxeo balitz bezela eo. Eta diru gutxi daon tokin, jakiñe izaten da geo, launarte gutxigo dao; ez [zan] Beterrin bezela, ez zien sagardotegik.
- Ez dao giro egokirik…
- Giro… ez, ez, dife(r)entzie zeon hortan. Ta hemen, nik uste det, Goierri guzin herri bat izatekotan, ta Goierrin ta probintzin´e… onak edo txarxeok, bertsolari gehienak Zaldibin, artzai-herrin. Zeati artzaiek´e, behintzat, gutxiñez udan, egun lasaixeok´e izan eitten zittuen, ta alkarreana gehixeo biltzen zien, nunbait, mendi aldetik eta abar.
- Orduan izaten zuten aukera edo…
- Jakiña! Aukera, aukera. Klaro, gauza bat, ez baldin bazaio… jarraitzen ez baldin bazaio, ba, ez da juten aurrea. Hoi jakiñekoa da.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!