Baztango zikiro beltza
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-014-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baztango istorio honek bi laborari ditu protagonistatzat. Zikiro (ahari) bat tarteko bi baserritarretako bat Iruñeko abokatu batengana doa laguntza bila.
- Auzoa: Elizondo
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: BAZ-014/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
Baztandarrak geldiek direla?
Baztanen bada leku ttar bat; ango gizonak naiz diren ttallak dire erniak. Batek bertzieikin izen zuten bein mokoka bat, eta batek, bereaikin atra bearrez gan zen Iruñeko abogadu yakinsu batengana. Abogaduak gaidin zion:
- Zer dakarrazu?
- Ai' Jauna' Nik eztakit. Nere lekuan baut etsai bat izigarri gaixtua; bereak eta nereak nai tuena.
- Nola daiteke oi?
- Nola? Bazuen arek zikiro mutur beltz eder bat, gizena, artzain guziek zautzen zutena.
- Ta zer?
- Nik ere banuen bertze zikiro mutur beltz eder gizena eta gau batez il zitzaiten.
- Ta zer?
- Ezpainuen zikirorik gabe gelditu nai, gau artan berean nere bordatik bizkerrean artuta zikiro ile utzi nion berean eta andik arena bizik karri nuen nere bordara.
- Ta zer?
- Ai jauna! Gizon arek zautu du nere artaldean dabilen zikiroa berea dela, eta Balleko etxera deitu nau.
- Ta zer?
- Ezpaitut zikiroik gabe gelditu nai eta... Nik erran diot obe duela xil-xilik egotia berzenaz Iruñean pleitu bat main diotela, eta ezpaita xiltzen ortara eldu naiz, zuk erran biaizu zikirua nerea dela.
- Nik? Nola? Ez diozu zikirua zautzen dutela? Utzezu Jinkuaz afer oi, galdiko zara.
- Ala da, bañon alare nai dut zuk ertea nerea dela.
- Nola naizu ordia?
- Bai aise kuskoizu. Nai nuen yakin zuzen iten tuzuen lanak. Erran badatzut nik lan oi in niola ari, ez da egie, ark in zatan neri.
- Orain aise, baitakizu aren artaldean dabilen zikiroa nerea dela, biaizu [zuzen nerera karri].
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!