Zipriano Irigoien Dualde
Erratzu auzoa; Baztan (Nafarroa) (1922)
Biografia
Erratzuko Araneko Erreka auzuneko Etxegarai Beitikoa baserrian jaio zen. Aita bertakoa zen eta ama herri bereko Mamuts baserrikoa. Bederatzi anai-arreba izan ziren. Erratzuko eskolan urte pare batez ikasi ondoren, Gironako Canet de Mar-eko “Misioneros del Sagrado Corazón” ikastetxera bidali zuten hamaika urte zituela. Gerra denboran ikastetxeko fraide guztiak hil zituzten, eta ikasleak Bartzelonako “Asilo Durán”era bidali. Handik, Frantziatik bueltan, Iruñera ekarri zituzten ikasle nafarrak eta handik etxera. Erratzun artzain eta morroi lanetan urte batzuk egin eta gero, soldadu joan zen. Euskal Herriko herri askotan militarrentzako kanpamentu-aurrefabrikatuak eraikitzen jardun zuen. Gerraostean estraperloan ere ibili zen eta 36 urterekin Arrasatera joan zen Zerrajeran zamalanetan jardutera. Makinista zela hartu zuen erretiroa bertan. Ermoxo izeneko kale-baserriko (gaur galduta) Concepción Arrizabaletarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Baztango euskara eta Arrasatekoa nahasten ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BAZ-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa - Kepa Elortza | ||
BAZ-002 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa - Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute