Zipriano Irigoien Dualde
Erratzu auzoa; Baztan (Nafarroa)
(1922)
Biografia
Erratzuko Araneko Erreka auzuneko Etxegarai Beitikoa baserrian jaio zen. Aita bertakoa zen eta ama herri bereko Mamuts baserrikoa. Bederatzi anai-arreba izan ziren. Erratzuko eskolan urte pare batez ikasi ondoren, Gironako Canet de Mar-eko “Misioneros del Sagrado Corazón” ikastetxera bidali zuten hamaika urte zituela. Gerra denboran ikastetxeko fraide guztiak hil zituzten, eta ikasleak Bartzelonako “Asilo Durán”era bidali. Handik, Frantziatik bueltan, Iruñera ekarri zituzten ikasle nafarrak eta handik etxera. Erratzun artzain eta morroi lanetan urte batzuk egin eta gero, soldadu joan zen. Euskal Herriko herri askotan militarrentzako kanpamentu-aurrefabrikatuak eraikitzen jardun zuen. Gerraostean estraperloan ere ibili zen eta 36 urterekin Arrasatera joan zen Zerrajeran zamalanetan jardutera. Makinista zela hartu zuen erretiroa bertan. Ermoxo izeneko kale-baserriko (gaur galduta) Concepción Arrizabaletarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Baztango euskara eta Arrasatekoa nahasten ditu.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
1 |
Gurasoak erratzuarrak |
|
2 |
Jende asko joaten zen Ameriketara |
|
3 |
Karlistadetatik ihesi Ameriketara |
|
4 |
Anaia etxera ezkondutakoan, besteek alde egin behar |
|
5 |
Aitak etxerako semea nahiago |
|
6 |
Errepublika garaiko eskola |
|
7 |
Elizondoko eskolatik Gironara |
|
8 |
Gerrak Gironan harrapatu eta Iruñera etortzea lortu |
|
9 |
Gerrarengatik, Iruñetik Baztanera, etxera |
|
10 |
Gerra garaian naranja eta kakahuete azalak jaten |
|
11 |
Eskolako fraide guztiak hil zituzten gorriek |
|
12 |
Gose handia pasatu eta gero, ezin jan |
|
13 |
Jan ezinik zegoenez, medikua etxera |
|
14 |
Hiru anaia gerran, Zipriano ardi zain |
|
15 |
Zipriano anaia ordezkatzera, morroi |
|
16 |
Morro izatetik, soldadutzara |
|
17 |
Soldadutzan Jaizkibel inguruan |
|
18 |
Muga zaintzea zen bere lana Jaizkibel inguruan |
|
19 |
Maki bila, Ziprianoren taldeko bat hil |
|
20 |
Soldadutzatik herriko jaietara ihes |
|
21 |
Soldadutzako kanpalekuak |
|
22 |
Esnea, gurina, gasna eta gatzura abereetatik |
|
23 |
Gaztetako Erratzu |
|
24 |
Errotara gauez |
|
25 |
Entregatzeko garia erosi egin behar |
|
26 |
Garia eta azukretarako erremolatxa ezin lortu |
|
27 |
Belarrak egiteko egunetako jatorduak |
|
28 |
Etxeko entsaladak |
|
29 |
Kontrabandoan ekarritakoak |
|
30 |
Kontrabandoan karga bizkarka eta zaindariak tiroka |
|
31 |
Kontrabandoan zebiltzala karabineroek alto eman zituztenekoa |
|
32 |
Kontrabandoan, gaueko hamabost duro |
|
33 |
Autobusen kubierta pisutsuak kontrabandoan |
|
34 |
Poliziek txanpon ingelesak eskaintzen zizkieten |
|
35 |
Mugatik jendea pasatzea arriskutsu |
|
36 |
Soldaduek lur azpian bideak egiten zituzten |
|
37 |
"Trabajadoreak" Erratzun |
|
38 |
Makiak baserrietara |
|
39 |
Mehatxupean "borondatez" soldadu |
|
40 |
Gerra sasoiko salaketak eta fusilatzeak |
|
41 |
Hasieran anaiarekin jaiotetxean; gero Arrasatera lanera |
|
42 |
Arrasateko "Unión Cerrajera"n zamalanetan |
|
43 |
Zamalanetatik garabia erabiltzera pasa zen |
|
44 |
Goizeko seietatik gaueko hamarretara lanean; eskupekoak |
|
45 |
Garabia utzi eta makinekin hasi zen lanean |
|
46 |
Hiru erreleboan lanean, Zerrajerako labeetan |
|
47 |
Igandero dantzan |
|
48 |
Baztango herrietako jai guztietara joaten ziren |
|
49 |
Baserrietatik elizara jendea igandeetan |
|
50 |
Neska-mutilak elizaraino elkarrekin, baina barruan aparte |
|
51 |
Besoetako iloba ezkontza bezperan jaio |
|
52 |
Euskararekiko maitasuna |
|
53 |
Bere euskararen eta Arrasatekoaren arteko ezberdintasunak |
|
54 |
Baztan osoan euskara berdintsua; Iparraldekoekin ere euskaraz |
|
55 |
Harremanak euskaraz; guardia zibilei ezin ulertu |
|