Basauriko euskararen galera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-044-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Karmen umea zenean auzoan denek euskaraz hitz egiten zuten. Herri inguruan kanpoko jendea ugaritu ahala, gero eta gutxiago egiten zela gogoratzen du Karmenek. Umetan ez zen askotan irten herritik eta gerrak eztanda egin zuenean, eskola eta erromeriak alde batera geratu zirela azaltzen du.
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1990(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: BSR-044/007
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Txikerra ziñanean, orduen, hemen iten zan euskeraz, auzoan da... holan danien?
- Ikeragarri iten zan, dana euskeraz.
- Dana ezta?
- Zeanin... behien be bai? Hor bihen /behean/.
- Elorrion ta kanpoko jende asko zan.
- Noiz hasi zen?
- Hemen bai bere asko, kanpokoak be asko dira, jentia... Gu izan be ez, lehenau ez zan asko urteten behera ta! Hementxe, urten be ez.
- Lehen gitxi urteten zan ezta?
- Bapez. Hemeti... keba, iñora be ez. Sekula eraman be ez barraketa be ez... barrakak egoten ziren hor txokuan ta. Iñoiz be ez. Keba. Iñoiz be ez. Baten edo akordetan naz, eraman ostela amak. iñoiz be ez. Astien be ez gendun urteten apenas, astirik ez ta. Iñora joan be ez.
- Ta ez zintzen joaten erromerixetara edo?
- Bai, gero bai, baie... Txikerretan ez. Txikerretan iñora be ez.
- Ume txikiek ta... gustora ezta?
- Keba ez ziren joaten iñora ta, iñora joaten baziren igual San Antoniñora edo joaten ziren baie aguro izaten ziren. Eurek ba oiñez joaten ziren ta. Eurek joaten ziren han ba trenien ta gero Mallabiati oiñez joaten ziren. Lehenau ez zan egon oingo moduen autobusik eta konturik ez zan egon. Oiñez dena ta. Ordun ni...
- Ta zu Basagoitiko erromerira edo?
- Bai, ni gero bai. Baie, gero, gerrie be topa jakun gero, eskolatik be ba hamahiru urte, ba hamahiru-hamabi urte olango bat ta, ba ez zan klaserik eta. Ta gero ba hasi zen erreboluziñoa ta gero zati beten gerrie edo zera, ez zan egon eskolarik ta ezebez. Gero, gerrie pasan zan ordun ta dana triste zien, esan ezin, dana apurtute, dana ez zagon ezebez, dana...dana... dana zera, tristezie. Bateri bata falta jakola, bestie falta jakola ta... guri be ba zazpi urteko [...] eduki gendun mutil bet eta harek hemen bi hile in hauen, ze ez zan hamen bizi, hameti...
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!