Baigorri (Nafarroa Beherea)

Baigorriko uholdeak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Minjonnet, Pierre

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAI-014-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baigorrin nola mintzatzen diren euskaraz galdetu ziotenean, herrian izandako "uralde izigarria" kontatzea bururatu zitzaion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Jaunak, behar dauziet ixtorio bat kondatu; Otrixa beheretik jin den jaun batek nahi baitu jakin nola giren mintzatzen eskuaraz Baigorrin; eta iduri zaut hoin urrunetik jin eta zerbitzu hori mehexi diila. Lehenik hasiko niz hemen zer berri dugun erraiten. Denak ondar denbora hotan harritu gitiina da huralde izigarri hura. lundaino ez ahal du nehok ikusi gure Baigorri gaixoa holako zafraldi baten hartzen. Astelehen goiz batez ihurziriak marrumaz iatzartu gaitu, denak ginauden harritiak orro hori aituta zer behar ote zen gerthatu. Gero hasten da gaitzeko euri tempesta bat, bitra leihoak zerraturik izanik ere, nundik nahitik sartzen zen hura etxe barnetarat. Pentsatzen duzien bezala irri guti ziin jendiak: gizonak ixilik, emaztiak othoitzean, gaindelu saindua phizturik. Oren pare batez euri izigarri hori gelditu gabe zerutik jeutsi da; laborari gaixoa noiz geldituko zen harriturik zagon beha bere funtsetarat hea makhurrik baziin kustera juan nahia. Ba eta arrazoinekin zen hola beldurtia. Kanporat atera delarik harriturik gelditu da nigarra begian. Hura heldu zen mendier behera burruxtan.
Mazeleri behiti ekhartzen zitiila lur, harri, egur, harrapatu guziak. Errekak eroturik bezala, beren bidia utziik pentze alorren erditik heldu ziren errekolta guziak berekin eremanez. Hoinberze hur menditarik jinez hur haundia ere itsuski goititzen da, bazterretako funtsetarat zalapartaka sarzen da, geroago eta gorago dua. Azkenean etxeetarat heltzen baita. Ordian deurriin itzulia, jendea doi-doietarik eskapatzen da: kabalak marrumaz, xakurrak orroaz, xerriak bizkarrean kurrinkaz. Uroski Baigorrin ezta kabalarik bezik itho; uroski zubia du hurak ereman berzenaz karrika guzia errotik bazaman. Eia erraiteko hola ere baduu malurik aski zeren anitz denbora beharko da Baigorri lehen zen bezala bere bereratu orduko. Jendeak du jendeak du kuraia berriz hartu jakitearekin orotarik laguntza jinen zitzakola. Hortan da agertu zonbat eskualdunek dugun elgar atxikitzen; Baigorri guziak behar ditu eskerrak itzuli hurran edo urrun gutaz okupatu diren jauneri. Jakiten ahal dute hek ere denak oroituko girela eta noizbait gutaz beharzen badira ikusiko dute heren borondatia ez dugula ahatzia.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia