Gerran hildakoak plazan jartzen zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-071-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eraso militarretan ikusitakoak gogoratzen ditu Mariak. Bonbak ezagutu zituen etxetik gertu. Anaiek nahi ez bazuten ere, gerrara joan behar izan zuten. Gerran hildakoak herriko plazan jartzen zituzten familiartekoak beren bila joan zitezen; Maria beti joaten zen anaiak han ote zeuden begiratzera.
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:03:09
- Erref: AZP-071/029
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Denbora asko in zuen?
- Nun? Zeak, gerriak?
- Bai.
- Ordun e... Urte pare bat eo iraun zun, e, gerrak.
- Baiña tropak zuen etxe ingurun?
- Ez, ez. Ez.
- Egun baten jun ta bertan aldein ala egon zien egunetan?
- Ez. Atakiek iten zituen Elosiyako zeatik, eta beste aldetik frentik zeuden, eta martxa zea in arte. Makiña bat gixajo jun zan, hilda, Herniyoko zeatik, Zelatundik, behera,`traka, traka´. "Eta horren laguna nun dezue?" esaten giñon. Ta "han geldiu da". [...] batek eo bestik.
- Hernio aldea juten zien?
- Hernio bidetik sartzen zian tropak eta bestik beste aldetik, bai. Eta gure etxen bazeoan pandero bat, alkoba baten. Makiña bat dantza in zun /intzun/ `tak tak tak tak´, ametralladorak saltatzen zun, panderuek! Ez pandero jotzen [...], hango tiroteuekin, etxien.
- Dardara harekin?
- Bai.
- Bonbaik sekula gertun o?
- Etxe ingurun ez baiño hurrian bai. Bai. Hurrian bai.
- Jendek´e baserritatik-eta alde egin zun?
- Guk´e anaiei eutsi ezin etxen. Bazijoaztela ta bazijoaztela ta eutsi giñun eta azkenian gerraa. Soldautzia otsein ziyobenien jun in ber. Etortzen zienien, "oantxe herrire etorriko dittuk ba, hilde ekarriko ditxiabe". Ta esneta jaisten nintzanian ni esniakin, etxea ez nintzen juten ni baserrira ikusi arte, hildakuk aiuntamienture ekartzen zittuen ba. Hola. Azpeittin, ezta? Ta hola ipintzen zittuen aber zein ote zan. Eta ni ez nitzen /enitzen/ juten, anaien bat ekarri ote ziguen, etxea ez nitzen juten ni ikusi arte. Ta etxea juten nitzenien amai esan nion: "Ama ez debe gureik ekarri". [Hildako...]. Tristie
- Oso.
- Tristie zan hure, bai. Eta hoixe.
- Afusilautako jendeik izan zan? Eo urkatutakoik eo?
- Ez, han bertan ez. Ez det uste, ez. Bestela tiroz [...]. Beno, nik kanpon ez dakit /eztakit/ ze ingo zittuen, hildakuk kamion baten zeak bezela ekartzen zittuen.
- Kamionen ekartzen zittuen?
- Hildakuk bai! Azpeiti inguru hortakuk ekartzen zittuen hildakuk aiuntamentura Azpeitira. Ta ipintzen zittuen Azpeitiyen aiuntamentun. [...]. Eta bakoitzek berie jasotzen zun. Hau gurie da, bestie bestiena, ezautzen zunak...
- Lurren egoten zien?
- Ez, mahai gaiñetan ipintzen zittuen hildekuk.
- Asko izan zan? Hildako asko?
- Bai, bai. Asko izen zan bai. Tristie zan hure. "Ama gure etxekoik ez debe ekarri. Hurrengo egunin zein ekarriko ote debe? Hil emen dittue han, bai."
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!