Anai-arrebekin zaintzaile lanetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-067-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 29a
- Iraupena: 0:02:51
- Erref: AZP-067/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Ta alde in zuen arrebak, eaman zen. Arreba neskame o... beste zeoze eztakit jornala ematen ziyela ustet... neskame eaman zen. Ta geo, umezai ni. Hainbexte ume... eote... bi urtetik bat iten zen ta! Ta...
- Zu zenbagarrena ziñen?
- Ni bigarrena, bigarrena. Zaharrena eaman zen, ez etxien paltaik iten ez zulako! Hayek azoka ta Azpeitira juten zien, Azpeitira juten zien azoka ta. Goizin goizeo erten ta hango enkarguk ein ta astukin. Geo Urrustildik Azpeitira’re beste hiru kilometro pasa dade... Han enkarguk, saldu enkarguk eta geo hartu eta andra-gizonak etortzen zien etxea. Ta... geo ni umezai, ta esaten zien: “bueno, esni hemen lagako diat”. Batin esan... udaberriye o udarie zan ta: “esni hemen lagako diat eta gosetzen danien hemendiken eman biberoye o holako... esne hau emayozue!”. Gu... jakiñe, ba, atie zabalik eta... hauzkaldeko zerien... ati zabalik ta... txakurre pinto txikiye o esaten deuna bageunduken ta... geo umikin harea o honea erten det nik, eta beste umiek'e eongo zien han... eskola juten ez zienak’e. Bestik eskola juten zien. Ta... hala, ze in du esne dana eran... txakurrek. Umi gosetu da ta nik umiei emateko ezer ez. Ta behiyek... esnie bitzen banekiyen, mutil koxkorra ta banekiyen. Ta behiyek larrea bialdute... geo haek illuntzien ta gabin etxin eoten zien. Ta hala jun naiz larrea han esni bituko ote [zien] ontziye hartute ta larrin ez utzi nahi, behiye libre ta ez... aldein iten zien. Geo ardiye ekarri, bitu ardiyei... ta zea esnie egosi eta eman niyon ume horri ta eztakit nola... ez zan e... iñor e... akau!
- Nola ba? Txarra ez zan eongo?
- Txarra ez, baiña esnie fuerteegiye. Ardiyena fuerti izetia, fuerteegiye baiña... ez zan iñorre... Danak e... osasun gogorrekuek izango giñen!
- Zenbat urte zittuzun zuk hori pasa zanen?
- Ba, hori pasa zanien nik e... hamabost bat eo, hamalau-hamabost eo hor izengo nitun. Bestiek, ume txikiyek, han ibiliko nitun nik giran. Ta eman ta... geo ze... azokatik ama’re berotute etortzen zan, ama haundiye zan gurin... Ta zea, berotute etortzen zan... Ta jakiñe, umiek ama ikusten zuenin... Ama, titiyen erateko gogo hori ta. Beak esaten: “Ixkutau, ixkutau umie!". Ta hartu umie ta juten nitzen hor hauzkaldea, baso aldea o pisten hauzkaldea. Haik eta bularra hoztu artien, esne beroik ematen baldin baziyon [beheratu] iten zan, ba, umie. Beherakue harrapatzen zuen ta! Berotute etortzen zien, ta haik eta hoztu artien... ta: “ba, etorri zaizte!”. Ta etorri... ta bularrien ipintzen zun, ta titi batetik esni eraten eta bestetik “dziii” esni alde iten ziyon gure amai. Bai, alde iten ziyon.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!