Gazteen hizkeran herriko hitzak gutxituz eta erdarakadak gehituz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-081-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jaionek gaztelaniaz egin zituen ikasketak. Hala ere, ez omen ditu inoiz erabili gaur egun gazteek erabiltzen dituzten moduko erdarakadak. Azkoitiko hitzak galtzen ari direla ere konturatzen da eta sarritan kargu hartzen omen die alabei. Hikak saltsa eta gatza ematen dio hizkerari Jaioneren ustez.
- Proiektua: Hike eizan!
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2021(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:02:32
- Erref: AZK-081/039
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Azkoittixen euskerien egoerie nola ikusten dezue?
- Jaione: Ba Azkoitin euskerien egoerie, aber, nik e… nik hauei erritan askotan eitten dixobet. Nik erderaz ikixi nun. Monjatan erderaz. Ta nik gero, nik dana e... nere ikasketa danak erderaz izen die. Iguel ikasgain bat euskeraz eta zea, baiñe dana erderaz in nun. Eta nik ikusten dittut oin hamen ibiltzen dittobela /ibiltzettobela/ erderaka batzuk guk ibiltzen ez giñuzenak. Osea, nik nere bizixen ez det esan “gordue”. Ez det nere bizixen esan. Erderakadak ibiltzen dittut, ba, pillie azkenin. Ba, bueno, asko ibiltzen dittou /ibiltzettou/, baiñe erderakadak...
- Araitz: Bai, batzuk...
- Jaione: ... guk ibiltzen dittounekin konparaute, baiñe... hitz batzuk, baiñe... hola… Eta gero, hamen bertako hitzek, ba, galtzen ai die. Nere ustez galtzen ai die. Nik aitzen detan /aitzetan/ “aita” “aitte” esan beherrin eo “portala” “bebarrue” esan beherrin, eo “munizipala” “merixue” esan beherrin...
- Araitz: Hori zuk beti...
- Jaione: Eta ya “korrika”, joe, ba, “antxintxike” esan beherrin…
- Araitz: Hori beti esan izen diguzu zuk; beti “korrika ez, antxintxike”, eo “portala ez, bebarrue”. Beti. Eta, hola, hainbeste... zuk hainbeste esanda, oin ahizpek esaten dunin /esateunin/ “portala”, oin neuk esaten dixot: “portala ez, bebarrue”.
- Jaione: Eske neretzat iuel hori ai da galtzen, hori ai da galtzen, eta ez ez dakizutelako, guk holaxe hitz eitten deu ta. Guk ez deu esaten “munizipala”, o ez deu esaten “portala”, ta hauek bai. Ta “aita”, guk “aitte”. Ta gauze hoixek iuel bai ai die galtzen. Eta gero hori, erderaka batzuk, bueno, guk erderaz ikixitte bizixen ibili ez dittouenak.
- Baiñe iuel erderakada hoixek eitten dittube, hola, grazixe eitteko edo... ez? Gaztien arteko…
- Jaione: E... ez dakit ba.
- Araiotz: Bai, iuel hola hasi baiño gero...
- Jaione: Gero hor geratzen die /geratzeie/, e!
- Araitz: Gero hor geratzen die /geratzeie/ ta beti hola.
- Broma bezela hasten da, baiña gero...
- Jaione: Bai, gero hor geratzen die /geratzeie/.
- Araiitz: Ta gero... ta gero ohittu hortaa.
- Ta hori askotan esaten dabe herri askotan gazte-hizkera falta dala edo gaztien arteko saltsarako... eta iguel izan leike baitte hike horrekin...
- Jaione: Baitte. Bai, hikek beste saltxa bat dauke, bai, lehen esan deun gertutasune, konplizidadie... zea hori, nik hori ikusten dixot. Eta bai, iuel bai, beste zea bat dauke, beste gatz bat dauke.
Egilea(k): Oier Jurado (Azkoitia BHI) , Jon Larramendi (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!