Azkoitia (Gipuzkoa)

Bueltan, lanik ez

Bueltan, lanik ez <p>Herritik bidali zituztenak barkamen eske joan zitzaizkien etxera. Lanean ez zuten inor hartzen bueltan. Azpeitian bai, baina Azkoitian ez. Lanik okerrenak egiten jartzen zituzten, harri arteko belarrak kentzen eta. Aita lagun baten txatartegian hasi zen lanean. Gero, Donostiara joan ziren bizitzera gurasoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-045-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herritik bidali zituztenak barkamen eske joan zitzaizkien etxera. Lanean ez zuten inor hartzen bueltan. Azpeitian bai, baina Azkoitian ez. Lanik okerrenak egiten jartzen zituzten, harri arteko belarrak kentzen eta. Aita lagun baten txatartegian hasi zen lanean. Gero, Donostiara joan ziren bizitzera gurasoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Han hantxe hilde hantxe laga eta gero etxekuk enterrau. Eta gero gu bialdu giñuzten abixuekin gure etxea etorri zana, haren ama etorri zan gure etxea, hola, dotorentzia... herriko hola ondo zaudenak eta, etorri zan ta gure amakin nahi zula hitz ein. Eta esan zixon: ez lukela nahi sekule haren semiei gorrotoik eukitzeik, zeatiken aindute jun zala hare ta... Ta ezetz, gure amak esan zixon lasai eoteko, ta halaxe. Holaxe bizi izen giñen. Geo lanea iñor ez zeben hartzen, e! Iñor´e-iñor´e-iñor´e ez zeben hartzen, etortzen zinak iñor´e ez. Azkoitin, e! Azpeitin gure gizonan-ta fabriken-ta mueblienien danak hartzen zittuen, baiñe besteik iñor ez. Handik etorri zana dana lanik gabe. Eta ipintzen zittuen beak hartu eta herrixen lurre garbitzen ta holaxe. Gure aitten lagunek-eta´re ipini zittuen herrixen hola harriye ta harri harren tarteko hautsek kentzen ta. Ta gure aitte bere lagun batek txatarrei haundi bat zeuken eta gerra denboran ondo zeon, gaiñea, eta hara eman zuen lanea. Eta baiñe ahal zun bezela, txatarra biltzen ta ahal zun bezelaxe bizi. Holaxe [...].
- Eta kalian hola kontuak esan eta...
- Eta halaxe lanien eta gero…

Egilea(k): Sirin Lashab (Azkoitia BHI) , Ly Ndiourba (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia