Barkuan Frantziara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-045-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Barkuan Frantziara joan ziren, Pilton barku ingelesean. Larritasuna pasatu zuten, Francoren barku bat gerturatu zitzaienean. Kargaontzi handia zen. Iritsi zirenean, ongietorria egin zieten. "Rouan"era eraman zituzten, eta kartzela izandako toki batean egon ziren lau familia. Oso ondo egon ziren. Amak-eta egiten zuten sukaldean. Zerbait erostera joan, eta ez zieten kobratzen. Herrian festa egin zuten errefuxiatuen alde.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 16a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: AZK-045/024
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
Ta hantxe Santanderren. Ta geo jun giñen Santanderren barkua hartu eta ya Frantzire. Ez geñikiun noa guzen. Izena zuen barkuek Pilton eta zan barko inglesa. Harrapatzen zittuenien, nazionalak, harrapatzen zittuenien itsasuen republikanuek, hartu ta kartzelaa ekartzen zittuen. Ta han guri hasi zikun barkuen buelta-buelta-bueltan banderikin ta gu danak negarrez ta... Baiño zan barko inglesa ta banderie ataa zun belaxe ta ya esta, [...] ez zion utzi. Gero aillau giñenien Frantzire, ba, mille pertsona baiño gehixo, barko haundi bet zan, kargante karga, ta aillau giñenien, zea, nola zan haure? Saint-Nazaire eskribitzen genun, zea, Frantzin. Erten ziuen, hango ohitturie, hamen hilandera jantzitte ertetzen debe ba zeak, hola, aurreskue dantzan eitten? hala erten ziguen. Ta geo grupuk apartau giñuzen ta suertie noako tokatzen zitzetzun: batzuk toki batea, bestik beste herrire ta bestiek beste herrire. Ta gu jun giñen Rouan izena zikona, [...] onduen, ta hara eman giñuzten. Geo trenin jun giñen ta sartu giñen etxe baten. Ta zan kartzelien pusketa bat bezela, baiño oso ondo ipinitte. Eta gu giñen lau famili eo, Bizkaikuek eta... oso-oso ondo. Nahi baiño´re hobeto eon giñen, ez dao siñisteik. Danak koziñatzen zeben beak, zuri-zuri jantzitte ta. Gure amak-eta esan ziyoben beak kozinatzie nahixo zebela generukin ta, hala, dana ekartzen zeben, dana, ta... eon giñen oso ondo. Juten baziñen zeoze arreglo bat eittea –zapatak arreglatzea, akordatzen naiz– ta ez zeben kobratzen. Ta gero herriyen, gaiñea, festie in zeben “por los refugiados”, egundoko festie. Ta famili bat baneuken nik oso maittie ta ni gelditzeko esaten ziyon amak.
Egilea(k): Sirin Lashab (Azkoitia BHI) , Ly Ndiourba (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!