Eskolan erdaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-043-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola nazionalean dena erdaraz ikasi zuten. Horregatik, gaur egun, zaila egiten zaio euskaraz idaztea eta irakurtzea. Saiatu izan da euskaraz alfabetatzeko klaseetara joaten, baina utzi egin izan du beti. Hala ere, Bilbon euskarako azterketa batean "notable" atera zuen, ahozkoa baitzen.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: AZK-043/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Zuen eskola garai hue, nazionaletan, dana erderaz?
- Bai, dana erderaz! Hori daukeu guk penie, ez dakigula euskeraz irakurtzen, ta idazten gutxixo. Dana euskerie ta euskerie ta euskerie ta dakigu hori “a la perfección”.
- Erderaz...
- Ni akordatzen naiz azterketa batzutea... Bueno, profesionaletik bialdu giñuzen euskerie ikistea “con sueldo pagado y todo”.Ta hasi nitzen ni bi o hiru biderrez juten, baiñe laga in nixon derrepente, nere burun ez zan /etzan/ sartzen. Nola ba? Txikittetik ez ikisitte…
- Beti beste aldea ohituta...
- Ta, sin embargo, jun nitzen Bilboa “a unas oposiciones” eta han notable ataa nun. Baiñe ahotsez indeko konbertazixue. Baiñe idazten...
- Bai, idaztea beti´re zaillo da.
- Idazten ta irakurtzen... nei kosta itten zat. Ta askotan pentsatzen det /pentsatzet /: “Irakurri ber diat, ba!” ta jardutzen det /jardutzet/ irakurtzen ta bi o hiru biderrez irakurri ber ulertuko baldin badet /baldimat/ zeoze.
Egilea(k): Amaia Elorza (Azkoitia BHI) , Jare Zendoia (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!