Azkoitia (Gipuzkoa)

1949an jaioa Martirietako Otsalarre baserrian

1949an jaioa Martirietako Otsalarre baserrian <p>1949an jaio zen Azkoitiko Martirieta auzoko Otsalarre baserrian. Ama Belauntzatik Kukuerriko "Agarregoikoa" baserrira joan zen bere familiarekin bizitzera eta handik Otsalarrera. Aita Martirietako Zendoia baserrikoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-034-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1949an jaio zen Azkoitiko Martirieta auzoko Otsalarre baserrian. Ama Belauntzatik Kukuerriko "Agarregoikoa" baserrira joan zen bere familiarekin bizitzera eta handik Otsalarrera. Aita Martirietako Zendoia baserrikoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hasteko izena eta apelliduak esaten badidazu.
-Luis Maria Zubizarreta Mendiola.
-Eta ze urtetan jaio ziñen?
-Berrogeita beratziyen, “cuarenta y nueve”.
-Hillabetea eta eguna?
-Dies de agosto, agostun hamarren.
-Hemen Otsolarre baserrian jaio zinen?
-Bai, bertan, bertan jaio nintzen.
-Zer zenituen, gurasoak hemengoak?
-Ez. Gurasuek nittun ama..., Tolosako herentzikuek gea gu, guk Tolosako euskerie dauku. Gure ama-ta etorri zien familiye Tolosatik Kukuarriko Agarregoikora basarrire, ta uste’et gure ama zan senideetan gaztiena, eta haure ez tdkit jaiota segittun edo Kukuarrian jaiyo zan. Berak ez zun garbi, duda eitten zun. Liburu bat badakau, familiko danak hamen baillarako danak atara zeben, eta ipintze’u Tolosan jaiyua dala, baiña berak esaten zun hemen jaiotakue ete zan. Belauntzako razie gea gu; eta aitte gendun Zendoiakue. Martirittako Zendoiakue aitte. Hoiek etorri zien Kukuarrittik, Kukuarriko Agarregoikotik etorri zien Otsolarrera, eta Otsolarrekuk jun zien Mendizabalera bizitzera. Bat hona etorri eta bestiak hemendik alde ein zeben.
-Kukuarriko Mendizabalera?
-Ez, Martirittako Mendizabalera. Martirittako Mendizabalgoo fraillien eta bestekuek, aitte zana zan hemen jaiotakua. Hemen jaiotakuak zien haiek. Haiek alde ein zeben Mendizabal hartute, eta gero etorri zien gure ama zana ta ba honea etorri zien bizitzea. Hau baserrie ez zan, e. Haiek esaten zebenez, txabola zahar bat. Baiña orduan halaxe zan gauzie. Eta hola funtzionatzen zun.
-Zenbat anai-arreba?
-Gu zortzi. Hamar emen giñen; bixkia hil ein emen tzan, jaiota edo, ni baiño zaharrauak zien eta nik ez nittun ezautu. Ez nittun ezautu. Baiña nik beti ezautu dittutenak zortzi gea, zazpi anai eta arreba bat. Gero, anai-arrebak, bixkiek, hil eiñ emen zien. Hala konta ziguen guri.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia