Ordu erdiko bidean azokara esnea saltzera
Arreba zapatuetan astoa beteta azokara joaten zen esnea saltzera. Etxetik Azkoitira ordu eta erdiko bidea zegoen. Inguruko baserrietako jendea joaten zen azokara. Ganadu azoka Andra Mari jaietan egiten zen.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko urriaren 16a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: AZK-032/009
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta esan dezu feria juten zala arreba eta ze juten zan, astoa hartuta?
- Peria, azoka zapatuan egoten zan azokie hemen ta zortzi kilometro etortzen zan astue kargauta hona: menda-inuntziye ta zestuk beteta, esnien marmittek 10 litrokuk o hola zea, patata puskat, gero gaiñien lotzen gi(ni)zkon menda-inuntzi hoiek eta tapa-tapa astuakin.
- Bera bakarrik?
- Bai, bai! Bakarrik? Bueno…! Haura zezena bezelakoxie zan.
- Ta zenbat denborako bidea zan?
- Zortzi kilometro zeen kamiñuan ta, ba, ordu ta erdi bat ber etortzen, ta juten [...]. Axkar-axkar junda, e!
- Beharko, atzera azkar bueltatzeko...
- Bai. Ta gero segi lanien ta hentxe. Gero trenbidie akabau zan inguruen ezkondu in zan.
- Azkoitira azokara ze etortzen zan hemen inguruko jendea saltzera?
- Bai, bai, bai, hemengo baserrittakuek tratuakin ondo ertetzen zuen. Handik etorrittakua urriñao izeten da hori ta lan asko.
- Kanpoko jendeik etortzen zan?
- Bueno, kanpokuek asko ez. Azpeiti hobia hau baiño traturako ta Azpeiti, Elgoibar... ta [hortxe] danien. Zumarragan jaiyen itten zan jeneralien, ta hemen zapatuen.
- Ganaduik egoten zan azokan?
- Ez, ez. Ganaua, ba, Andramaietan ta hola izeten zan ordun ere oin itten dan bezela, antzera edo. Zumarragan Santa Ixabaletan ta Bergaran Erramu zapatu badakizu nola izeten dan? Ordun periya haundiya han´e. Ta holaxe zea izeten die.
- Asike, ganaduik ez zenduen ekartzen saltzeko azokara, ordun?
- Ez, bestela ez, ez, bestela ez.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!