Martirietako Amusategi baserrian jaioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-020-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1927an jaio zen Martirieta auzoko Amusategi baserrian. 12 senide ziren. Aita Amusategikoa bertakoa zuen eta ama auzoko Arrieta Arraza baserrikoa. Amaren jaiotetxe ondoan lau baserri ziren eta haiek izendatzen ditu.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 08a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: AZK-020/001
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- ... ta noiz jaio ziñen esaten badiazu...
- Blas Aramendi.
- Ta ze urtetan jaio ziñan?
- "Trece de noviembre, 27".
- Eta hementxe bertan jaio ziñan, Amusategin bertan?
- Bai, hala esaten ziaten, hemen jaio nitzela. Ordun hala izaten zien. [Ni gogoratzen naiz..]. Zeatik kamiñurik-eta ez zeuen ta... Geo pasatzen zin okerrak ta klinikara emanda´re bai, baiña gaurko konturik ez zan orduen. Orduen... haure esplikatzeik ez dao hola bertan parin ikusi ez dunak... ez dao... Gu hamabi senide giñen, hamabi seme-alaba, sei mutil ta sei neska, ta bat jaio ta berehala hil zan.
- Ta gurasok hemengok? Amusategi bertakok?
- Gurasuek, aita hemengue zan; eta bestie zan hor gorao, Martitte (Martirieta) baiño, Arrieta Arraza, hor...
- Nola?
- Arrieta Arraza. "Arratsa" batzuk esaten [diue], Arraza. Oin puskau zan etxe hori eta txaleta dao einde batek eta bestie, bee pusketa zaharra, haure´re zea inde, barritute dauke. Ta lau basarri zien: Arrieta Arraza bi bizitza, Arrieta Muno eta Arrieta Etxetxo bestia zien. Arrieta Arraza horkue zan nere ama, ta aita, berriz, hemen bertakua.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!