Azkoitia (Gipuzkoa)

Aizpurutxoko errotan garia eho eta etxerako ogia egiten zuten

Aizpurutxoko errotan garia eho eta etxerako ogia egiten zuten <p>Ogia egiten zuten. Errota Aizpurutxon zuten eta astoa hartuta joaten ziren errotariarengana, garia ehotzera. Gerra ondorenean, gose urteetan, ez zuten errotan ehotzen uzten eta gauez ezkutuan joaten ziren. Gari eta okela estraperloa ezagutu zuen. Ogia etxerako egiten zuten, ez zuten saltzen. 1943 inguruan errazionamenduko ogi beltza izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ogia egiten zuten. Errota Aizpurutxon zuten eta astoa hartuta joaten ziren errotariarengana, garia ehotzera. Gerra ondorenean, gose urteetan, ez zuten errotan ehotzen uzten eta gauez ezkutuan joaten ziren. Gari eta okela estraperloa ezagutu zuen. Ogia etxerako egiten zuten, ez zuten saltzen. 1943 inguruan errazionamenduko ogi beltza izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta lehenago aitatu dezu artoa eta. Ogia egiten zenuten etxean?
-Bai. Beti. Eta ogixe geiñea ordun ez zan pentsatzen garixe itten ez bazendun ogirik jango zendukenik´e. Izeten zan garixe ein barik geratzie, pentsau´re ez.
-Errotarik bazenuten?
-Bai, errota zauen Aizpurutxuko kamiño onduen.
-Eta errotaraiño oiñez?
-Astukin. Bueno, idixekin iguel jungo ziñen baiña jeneralien bi astokin ba. Batek garixe eta bestiek artua edo, trukatzen zan.
-Eta nola egiten zenuten errotan?
-Errotan? Errotarixa egoten zan fijo bat. Eta hor zien batzuk sozixuek, gu ez giñen sozixo. Baiña danei igotzen zixuen juten zanai. Eta zu juten ziñen goizin eta zuk nahi zendunin garixekin, eta iguel pronto bazeuken bete emango zun, bestela igo arte egon in ber. Bai. Ekartzen zendun igota bakarrik, eta gero etxera ekarrittakun bahie izaten zen pasatzeko, zaixe apartau eta iriñe ogixe itteko. Gerra ondorenin, ni akordatzen naiz, ni artien mutil koskorra, baiñe gurien morroie bazauen eta ordun gose-urtia, eta kontrabandun, eta ez zeben lagatzen errotan igotzen, eta itten zeben gabien ordu bixek aldien edo jun, morroie juten zan, akordatzen naiz ni gabien berandu nola juten zan, eta egune zabaltzerako iriñe ekarri.
-Kontrabandoa ezagutu zenuen.
-Bai, alde hortatik bai. Pixket bai bai; hor geizki ibiltzen zien, hor goarzobillek noiznahi juten zien eta, egunez eta ez zauen zera eitteik.
-Zeren kontrabandoa izaten zan gehiena?
-Ez zauen libre, ez zauen libre ordun garixa ta manejatzeik.
-Zerena izaten zan kontrabando haundiena?
-Garixena. Ostien hor apartekoik ez. Ni artien oso txikixa. Akordatzen naiz pixket aittek eta bere koiñedu batek eta txahala hiltzen zeben baserrixen eta gero gabien ematen zeben Plazentzira ta okelie. Gosie zauen ordun gosia. Nik garbi esan, neuk goseik ez naiz akordatzen pasau nunik, porke ogixe beti egoten zan.
-Ogia kalera saltzen zendun?
-Ez, etxerako. Joño, kaliin ogirik ezin zuzendu izeten zeben ordun, "ogi beltza" edo esaten zixuen, holakue egoten zan eta norberan amistadekuei edo senidiei edo, aittek bere arrebari edo ba etxien egindako ogixa eman bai, saldu ez.
-Zergatik deitzen zitzaion "ogi beltza"?
-Beltza zan eta. Ez dakit zerekin indakua izeten zan, moniato [boniato] beste izenen bat zun. Ni(k) hainbeste ez naiz akordatzen horrekin.. Hori epokaik txarrena uste´et egon zala cuaretayunotik hor cuarentaidos-tres, hola. Behin gu zera giñenerako ia pixkat...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia