Azkoitia (Gipuzkoa)

Erdaraz ikastera Comillasera, osaba jesuitarengana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-010-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erdaraz ez zekiten tutik ere. Osaba jesuitak erakutsiko ziola eta, 19 urterekin Comillasera joan zen. Bidean gertatutako anekdotak kontatzen ditu.

Transkripzioa

- Gero handik, erderaz ez genikin, ba, batez, hitzik´e ez, zer zan o zer zan´e ez genikin ta, zea, osaba gendun jesuittie ta harek esan ziun —[bakaziuak] ittea etortzen zan haure ta—: "Nik erakutsiko dit erderaz" esaten zian, erderaz erakutsiko [dit]. Ta hala, ba, jun nitzen gero,19 urtekin jun nitzen, zeara, harena, Comillasea, erderaz ikistea.
- Erderaz ikastea?
- Bai. Jesus!
- Bai ikasi´re...
- Ikasi? Ikasi? Ikasi? Haure zan ona!
- Esplika itzazu Comillasko zeak...
- Esplikau… [bidin] zan earra! Klaro, ez nekixen ba nik erderaz ezta hitzik´e ta anaixek lagunduko zila. Ta anaixe hartuta hare laguntzen ta jun gea ta allega gea Santanderrea ta Santanderren kolegixoa bazkaltzea. Ta han zea zeon etorritte, Comillastik etorritte razionamentue emateko kamiona, ta harek bat eamateko zera bazeukela, permisua bazeukela, baiña bi ezin zeizkela eaman. Ta... mekauen! Anaidxek buelta etxera ta ni han, ze esaten zeben arrastoik be! Ta hala jun nitzen Comillas hortaa. Allegau giñen behintzet eta...
- Nola-hala adieraziko ziñon nora jun ber zendun.
- Bazekidxen haidxek, anaidxek esanda bazekidxen haidxek nora juan. Hara jun ber zeben beaidxek´e! Bai. Gero hara jun ta han allegau ta baja gera ta rediez!, iñor ez han euskaldunik. Ta halako baten azaldu dek gure osaba hori ta ño! haure zan poza! Haure zan... Hitz eitten orduntxe hasi!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia