Azkoitia (Gipuzkoa)

14 urterekin josten ikasten eta gau-eskolan

14 urterekin josten ikasten eta gau-eskolan <p>14 urterekin etxera bueltatu eta baserrian lanean jarraitu zuen. Abendu inguruan hasita arratsaldeetan josten ikastera joaten ziren Azkoitira. Neska ugari joaten ziren. Tabernetara ez ziren sartzen. Institutora ere joan zen neguan kalean geratzen hasi zirenean, denbora librea betetzeko; gau-eskola modukoa zen. Maila altua nahi zuenak kanpora joan behar izaten zuen ikasketak egitera. Lagun baten inguruko ikasketa kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

14 urterekin etxera bueltatu eta baserrian lanean jarraitu zuen. Abendu inguruan hasita arratsaldeetan josten ikastera joaten ziren Azkoitira. Neska ugari joaten ziren. Tabernetara ez ziren sartzen. Institutora ere joan zen neguan kalean geratzen hasi zirenean, denbora librea betetzeko; gau-eskola modukoa zen. Maila altua nahi zuenak kanpora joan behar izaten zuen ikasketak egitera. Lagun baten inguruko ikasketa kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, hori, gero etxea etorri nitzen hamalau urtekin, hamalau urte t´erdi edo hola, ta gero berriz basarrixen eta gero… hor abendu ingurun hasi ta jostea etortzen giñen arratsaldetan, ondo pasatzen genun, lagunartie eitten genun ta josten ez dakit zemat ikixten genun baiñe behintzet gustoa ibiltzen giñen… eta horren ondoren, ba…
- Zeiñekin ikasten zenduen josten, hemen bertan Azkoittin?
- Bai. Kapañanekue, hor neska pillo bat pasau da hortiken.
- Bai orduan izaten zan, ezta, neskak jostera…
- Hil da bea.
- … biharrezko moduan edo, ezta? Gehixenak juaten zian ez josten ikastera?
- Bai neguen ta hola, eta kalin neskame zeudenak eta umezain zeudenak´e eukitzen zeben atsaldin bi ordu edo hiru ta jostea juten zin generalin ordun, bai. Tabernatan ez giñen sartzen ta libre kalin zeudenak´e jostea jun ber ordun eta gero bolara batzuten hemen Institutun´e zea hemen bazeuen akademi bat oin San Martingo soziedadie dana eta horra ere jun izen nitzen, baiñe hori izeten zan pixket neguen kalin gelditzen hasi giñenien, gazte-gazterik ez, gero hogei urte ingurukin edo, eta nola illuntzien denbora bat genduken libre ba illuntzin aprobetxau horra akademi horta juteko.
- Zer zan gau-eskola moduen edo, arratsaldetan?
- Bai, illuntzin, illuntzin zan bai. Taillerretatik eta juten zien ta, orduen titulukin ez ziren hasten, osea oiñ ez dakit ba, Altuna y Urian gerenten bat, beste banku bateko zuzendari ta hoixek gurekin batera zebiltzen han zean eskola batxillergo ingurutiken ateratzen zienak ta gero kanpora juten ez bazien ikastera, hor gelditzen zien.
- Hemen mailla altuagorik ez zeguala bertan, ezta?
- Ez, kanpora jun ber zan, ta profesional maillie lehelengo hasi zanin hemen zan profesionala baiño Maestria bakarriken, gero Peritajie eiñ ber zan kanpun ta Maestria ere lelengotik ez, Maestrire Arrasatea lelengo jun zienak jun zien, gu baiño pixket gaztiouek zin haixek eta… gure lagun bat baiño urtiek pixket pasauteko onduen hasi zan hemen, zea, Angelesen ta lagun bat zan eta, hori hasi zan ikasten profesionalin, lelengo hemengo profesionalin te gero profesionaleako preparau zan ta hor segitzen dixo, oiñ jubilau ez bada behintzet, oiñ jubilau, hor zeuen.

Egilea(k): Amaia Sorazu

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia