Azkoitia (Gipuzkoa)

Lantegian emakumeek soldata bajuagoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Manzisidorreneko lantegiko giroa ona zen eta nagusiekin ere ez zen kexatzen. Hala ere, emakumeek gizonen aldean gutxi kobratzen zuten lan berdina eginda. Euren lana zapatak akabatzea eta abarketei zintak sartzea izaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lantegiko giroa nolakoa zen?
- Bueno, ona. Lagun onak izen nittun ta ondo, ondo. Manzisidorreneko nausixek neretzako txarrak ez zin izen. Osea, lan in ta... Ez hola... diktadura hori ez nun izen. Baiño ein in ber izeten zan; gutxi irabazi ta ein in ber. Pixket gehixo etatzen bazendun, lotsau ez al giñen eitten esaten ziun, gizonan jornalak (...). Destajun ipintzen bagiñuzen, pixket gehixo etatzen gendun, ta esaten ziun aber ez al giñen lotsatzen gizonak bezela jornala etatzen.
- Jornalak ez ziran berdiñak?
- Ke ba! Batzuk gehixo, beste batzuk gutxixo, ikeragarrizko aldekuk. Ikeragarrizko aldekuk, Arantxa!
- Eta lan berdiña emakumeak eta gizonezkoak...?
- Hoixe! Zapatak akabatzen. Eta zinte-sartzie bazeuen, behin abarketan zinte-sartzea, geratzeke egun osue. Eta askotan gutxiñe eitten zebenak -beti pasatzen dana- gehixen kobrau. Edo hobik dilako edo nik eztakit zer dilako eo... beak jakingo zeben.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia