Argi LarraƱaga Aldazabal
Azkoitia (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Azkoitiko San Martin auzoan jaio zen 1933an. Ama Elgoibarkoa eta aita azkoitiarra zituen eta 10 anai-arrebatan zaharrena da. Miserikordian ibili zen eskolan karitateko mojekin eta arratsaldetan josten ikastera joaten zen. 12 urterekin garbitzaile lanetan ibili zen eta eskolara joateko asti handirik ez zuen izaten. 16 urterekin Azpeitian ibili zen josten ikasten. Azkoitian janari-denda bat eduki zuten Baztarrikaldean (Aingeru kalean), "Txantonekoa" ezizena zuena eta umetatik hantxe aritu zen lanean. Azokan fruta eta bestelako gaiak saltzen egon ohi ziren etxekoak eta bera. 22 urterekin ezkondu zen Azkoitiko Urrategi auzoan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZK-039 | 2009 | Azkoitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute