Gosete-urteak seminarioan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-026-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
12 urte zituela, Joxe seminariora joan zen ikastera. Gosete-urteak tokatu zitzaizkien han; ume asko ziren... Etxetik astero bidaltzen zieten pakete bat, janariz beteta. Pakete hartako erdia denen artean banatu behar izaten zuten nahitaez. Ogia oso preziatua zen garai hartan.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 10a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: ATA-026/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Seminarioa , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Gero ba, garai hartan nola ez zan unibersidadeako-ta gaur daon erreztasunik-eta ba etortzen zien prailleek eta abar etxetaa, ba ya jun nahi al gendun praille ta historik-eta. Guk bagiñuzten familin oseba batzuk apaizek zienak-eta ta hoiek beti atxutxatzen gu're aber horrekin, eta urdun ba, ni hamabi urtekin edo jun nitzen seminarioa, zera, Saturrarana.
-Saturraran?
-Bai, Saturrarana. Han egon nitzen hiru urte ta zerbait edo eta gero handik atera egin nintzen.
-Erraza zen ateratzea?
-E?
-Erraza zen ateratzea?
-Bai, bai, bai. Gaiñera tokatu zitzakun urte oso txarrak, goseteko urtek, gerrate ondorenen, eta ume asko giñen eta han ba gosea-ta. Etxetik astero bidaltzen ziguten pakete bat eta hemen rekadista bat zan Lazkaokoa. Horrek asteen egun bat hortan pasatzen zon, paketek eaman eta eitten hautza. Seguruik asko ez dakit zenbat kostauko zan baiño paketea gehiao kostauko zan eamatea bertan balio zuena... Normalmente bialtzen ziuten ogi haundi hoietako bat, letxe kondensada, txokolate ta holako zerbaittekin. Ta gero han mahaiko lagunei, ez dakit. mahien izaten giñen, ba igual zortzi bat lagun edo, ba, obligazioa genduken pakete horren erdie besteeri emateko. Urdun ogie ta horik apreziatzen zien, ba gaur ez bezela, eta nahiz zortzi egunekoa izan egotea ditxa, gustoa jaten gendun zegati otordu bakoitzean ematen ziun holako ogi puska ttiki-ttiki bat eta harrekin aritzen giñen, ba, esnaurrean (hausnarka) bezela, denbora pasa arazitteko.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!