Ataun (Gipuzkoa)

Baserriaren beherakada gizartearen begietan

Baserriaren beherakada gizartearen begietan <p>Baserrian lana egin behar zen; eta Felix fabrikan aritu arren, baserriak ez zuen barkatzen. Ez zuen tabernara joateko ere denborarik izaten. Garai hartan, baserriko emakumea esklabo omen zen. Gizartea asko aldatu da: lehen maiorazkoa oso estimatua zen; gerora, inork ez zuen nahi. Gaur egun ganadu asko behar da baserritik bizi ahal izateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian lana egin behar zen; eta Felix fabrikan aritu arren, baserriak ez zuen barkatzen. Ez zuen tabernara joateko ere denborarik izaten. Garai hartan, baserriko emakumea esklabo omen zen. Gizartea asko aldatu da: lehen maiorazkoa oso estimatua zen; gerora, inork ez zuen nahi. Gaur egun ganadu asko behar da baserritik bizi ahal izateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Danak bukau zien horiik. Ta geo baserrik´e bai. Baserrik´e “hemen ez zeok ezer” esaten hasi giñenen… dana. E! Nei letxerok esaten zin… guk, pentsau zazu, hiru behi, esneen tankea beheran eukitzen gendun eta ni fabrikan. Ta, klaro, lana ein behar zan! E… hiru behien [ganao-janak] eta, aizu, beti lana, lanpen. Jaie etorri, siesta pixkan bat ein ta segea pikau o, beti zerbait! Ez zeon, ez zeon, zea, taberna juteik museen partidea botatzea. Aizu, hori, horik ez zeon eitteik. Bakarren batzuk eingo zittuen, baiño andreak sakrifikau beharko zon, gizona juten bazan, duda txikiñik gabe. Ta nik hoi rekonozitzen det /rekonozitzet/: baserriko andrea Euskal Herrin, garai hartan, esklaba zen, oso esklaba. Ta horregatik eaman zon, eaman zon paraderoa. Aurrena izan zan momentu bat gose urten, ba, baserriko maiorezkook andragaie eo andrea aiden bilatzen zuen. Ta gero etorri zan beste buelta bat, ba, mundu guzie fabrikanteekin. Ta baserriko maiorezkook sobre. Horik danak ezautu dittuu, horik hala die. Ta gero, aizu, kitto. Ba, oin baserrie eukitzeko behar dittuzu /beaittuzu/, ba, ehun behi, o… […] hor dare. Aizu, ba, horik ehun ta gehio eukiko dittue. Horik ateako dittue bi egunen behin, ba, zazpi-zortzi milla litro esne, lehen Ataun guziik aiñe! Ta hala behar du gaur bizi izateko, horti bizi izateko.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia