Eskolan, elebiduntasunaren aldeko batzuk
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolara joaten hasi zenekoa gogoan du: han mikeleteak egoten ziren, gerran alde egin behar izan zuten arte. Eskolan, lehenengo erdaraz eta geroago erdaraz azaltzen zuten. Han ikasi zuen Felixek bere burua defendatzeko adina. Maisu batek zigortu egiten zituen euskaraz hitz egiteagatik.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: ATA-018/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Negun geo maisu hoi etorri zan ta eskola horrea bialdu nittuen.
-Zer zan hoi? Herri eskola zan o?
-Ez. Hor egoten zien mikeletek. Eta mikeletek, klaro, geo esango dizut, gerrako garaien, “el año treinta y seis”-en aldein in zuen, alde ein beharko, bestela hil eingo zittuen, fusilau eingo zittuen. Eta horti aldein in zuen. Hoi zan herriko etxea. Eta, klaro, hor zeon etxe hoi. Ta gero maisue etorri zan ta harri eman zien, eskolea, lekue bizi izeteko ta eskolea. Ta horrea juten giñen.
-Zer zan, kanpotarra maisua?
-Maisue ez, Ergoienakoa, Ataungoa. E!, aurrena erderaz esplikatzen ziun, horrek bentaja zon. Erderaz esplikatzen ziun, ta gero euskeraz, ta gero esaten ziun: “entenittu ahal dezuia Ergoneko hizkuntzea?”Aizu, ta nik gogo haundie non eskola ikasteko ta nik entenitzen banon esango nion “bai” edo bestela “ez”, ta berriz ba… Ta nei horreati burun gauza asko sartzen zatean, ba, bestek askok ikasi ez duenak. Nik hor ikasi non neonen, nee burue defenditzeko aiñe.
-Ta ze entenintzen zenduen, erderaz esandakon edo euskeraz esandakon?
-Ba! Erderaz e… Erdera… [beez] lehen aurren-aurrena hamar urte konplittu bittarten beheran ibilli giñen San Martiñen. Juten giñen eskola eta han, ba, erdaldune zan, alabesa zan baiño erdaldune zan. Ta harrek, ba, kastigau eitten giñuzten euskeraz hitz eitten harrapatzen bagendun. Nik bi aldiz eo ekarri non “castigado por hablar el vasco”, ehun aldiz eskribittu ta hue hurrungo goizeako eaman. E? “Castigado por hablar el vasco” ta belarrazkiñakoa´re bai ematen ziun tarteetan.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!