Joxe Migel Barandiaran Aierbe
Ataun (Gipuzkoa) (1889-1991)
Biografia
1889ko abenduaren 31n jaio zen, Murkondo auzoko Peruenezarre baserrian, 9 anai-arrebako familian. Apaiz ikasketak egin zituen Gasteizko seminarioan eta 1914an apaiz ordenatu zuten Burgosen. Urtebete geroago Teologian lizentziatu zen hiri hartan bertan. Hogeta hiru urtez Gasteizko Apaizgaitegiko irakasle izan zen. Ezagutzak hedatu nahirik, Herrien Psikologiari buruzko ikastaro bat ere egin zuen Leipzig-en.
1916an ekin zien etnografia eta antropologiako lanei, Aralar mendialdean. Han zenbait trikuharri arakatu zuen eta 'Euskalerriaren alde' aldizkarian eman zuen horren berri. 1917an Telesforo Arantzadi eta Enrique Eguren ezagutu zituen, eta hogei urteko lankidetza emankorrari hasiera eman zioten.
Euskal kultura biltzen, aztertzen eta ahanzturatik salbatzen egin zuen lan izugarriagatik Euskal Herrian eta nazioartean ezagun egin zen. Urte askoan etenik gabe eta zientziaren metodoak erabiliz egindako ikerketa lan guztiaren ondorioz, elkarte askotako kide izendatu zuten: Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria; Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales; Euskaltzaindia; Real Academia de la Lengua Española; Société Française d'Ethnographie; Folklore Society; eta abar. Arrazoi berberarengatik, honoris causa doktore izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Teologia Fakultateak, Deustuko Unibertsitateak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATA-045 | Atzoko Zegama | Xabier Azurmendi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute