Kontu politikoengatik aitak fama txarra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-035-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Astigarragan nazionalisten alde zeuden asko, eta Ixabelitaren aita gaizki ikusirik zegoen herrian, ez baitzen inoren kontra ez inoren alde jarri.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 06a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: ATG-035/023
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Zer tokatu itzaion, batzuen alde edo bestien alde in beharra, eta?
- Klaro, momentua etorri zenean, nazionalak aitakin bat egin.
- Bai.
- Ordura arte ez zaukan... ofizinan lan itten zun... zer inporta zitzaion hari?
- Ta haiekin bat in arren bestien kontra ez zun in.
- Ez, baiño bein'e ez do hori itterik, mundu honetan ez dao hola jokatzerik.
- Bai baiño batzuk iten dute, batzun alde ta bestien kontra.
- A bai, bai. Baiño bestela entendittu dizut, entendittu dizut egiten zula biyen alde in da.
- Ez.
- Hori esaten nizun. Ez, ez, kontra ez. Kontra ez. Bi kaso ezagutzen ditut aldrebes, nere amak salbatu zittun bi makarroso, hartzen dute gizona eta Erribereta eramatera zijoazten fusilateko. Haiek nere amak salbatu zitun. Aitak ez, aitak nahikua zaukan bere puestoan egotea. Ez baterako, ta ez besterako, zeatik biyeta jokatu behar zuen, familia erdia zuakan leku batean ta beste erdiya bestean zaukan. Ta bera bakarrik zegon libre zeatik bere lana ofizinan bizi guzti-guzti-guztin, eta ez zun beste gauzik izandu.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!