Arrigorriaga (Bizkaia)

Euskaraz etxean entzuten zuen gehien

Basaurira bizitzera joan zenean etxean euskaraz egiten zutela dio, baina kalean ez zela asko entzuten. Inguruko herrietatik lanera etorrita, kanpoko jende asko bizi omen zen Basaurin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik laurogeita lau.
- Laurogeita lau, laurogeita lau askotxo, ezta?
- Bueno... bost iteko segidan.
- Ta? ondo zaoz?
- Bai, hankatik be txarto, hankatik, bai, ezin ibili, ezin ibili asko.
- Baña kalera urteten dozu ta holan da?
- Ez gitxi, gitxi, bildurre daket.
- Bai?
- Bai, bildurre dauket urteteko kanpora.
- Ta ordun, zuk ze euskera iten dozu?
- Ez dakit.
- Ez dakizu? Ta aitena, amana edo?
- Biena.
- Biena, ezta? Ze zu ibili za , bueno aite esan doztezu dekozula Arratikue, ezta?
- Nire aita Zeberiokoa eta nire ama Billarokoa.
- Ordun?
- Bai, biek igual bai, eta herri gutikoak be, igual izen zien kasi, bai, nere gizonak be, antza, gure antzien.
- Ta gero hona etorri ziñenien zu, bueno, ba Biribiketa parte honetara, hemen zer, euskera entzuten zendun ala ez? Jentiek iten euen apur bet euskara ala?
- Aite ta ama bai baiña harek hirurogeta bost urte hil zala.
- Hemengo jentie esan gure dot, hemengo jentie.
- Gitxi.
- Bai? Bai zarratute?
- Bai gure etxean bai, gure etxean bat, bi, hiru... hiru dana euskeraz, hiru iten eudien dana euskeraz. Eta neskatoak eta guzti dakiz.
- Bai? eta harek nongoak ziren?
- Bat Lezamakoa eta besteak, ¿De dónde es Estefana? Durangokoa eta bestea Busturiakoa.
- Baie hamen jente guztie zan kanpokoa, ala, beste herrietakoa edo holan ala?
- Beti egon da hemen jente kanpo asko, Illarri fabrikatara asko.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia