ARR-001

• Herria: Arrasate (Gipuzkoa)
• Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
• Elkarrizketatzailea(k): Alberdi Bilbao, Itziar - Sarasua Aranberri, Asier
• Data: 2004(e)ko Urrren 11a
• Iraupena: 62 min
• Euskarria: MiniDV
• Kodifikatzailea: Alberdi Bilbao, Itziar
• Transkribatzailea(k): Agirrebeña, Aintzane - Garro, Eneritz

Hizlaria(k)

270

Bixente Pagoaga Gallastegi

Arrasate (Gipuzkoa) (1946-2012)

Musakola auzoko Aranguren baserrian jaio zen 1946an. Zortzi anai-arreba ziren. Zigarrola auzunean ibili zen eskolan, baina ez zen beti joaten eskolara, umetatik baserrian lan egin behar izan baitzuen. 10 urtez fabrikan ibili zen lanean, baina ez zen bere gustuko lana. Artzain ibili izan zen bere bizi osoan.

Pasarteak

1. Belaunaldien arteko harremana

• Erref: ARR-001/003
• Iraupena: 0:01:05. Hasi: 00:02:10. Bukatu: 00:03:15
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena:
Bixente zortzi anai-arreben artean bigarrena zen, hortaz txikiagoak zaindu behar izaten zituen sarri. Gainera, auzoko beste umeak ere beraien baserrira joaten ziren askotan. Sasoi hartan familia handiak izaten ziren gehienetan. Adin desberdinetako umeak elkarrekin ibiltzen ziren, bai jolasean baita eskolan ere.

- Bai.
- Esan dozu lehen, beti ume artian edo, ez?
- Bai. Beti ume artien.
- Jende asko izan zarie...
- Izen giñen zortzi, ni nitzen bigarrena. Eta, ba, bueno, beti ume artien. Amak, aitte faten zan fabrikara, eta amak, ba, eruten euen basarrixe. Ta amandriakin, ba, umiek eta ume txikixek mordue egozen atzetik eta, ba, benga! Ta gero auzokuk-eta junteten zien, aldamenekuek be bai. Bi bizitzako basarrixe zan. Eta aldemenekuek eta...ume mordo bat juntetan giñen! Orduen etxe bakotxin izeten zien, ba, zazpi-zortzi normala izeten zan. Gaur ez dao holakoik. Gaur bat, bi edo bapez. Bai.
- Baiña zuek etxebizitza bittan ya hamarretik gora, ez?
- Bueno, bestekuen ez zien hainbeste, baiña bai, gu han mordua juntetan giñen. Ume mordua juntetan giñen. Ta gero beti izeten die etxe batzuk [...] eta, ba, bueno, auzoko umiek-eta juntetan giñen, han asko juntetan giñen.
- Zeuenian?
- Geurian. Bueno, ta eitten [gittun], ba, geure jolasak eta geure dibersiñuak.
- Ta, gaiñera, edade diferentietakuak egongo ziñazien, ezta?
- Bai. Hor, zortzi-hamar urten aldien danak baten sartzen zien. Eskolan be, ni akordetan naz, han auzuen, ba, gaur haik daukie... haik gizonak daukie hirurogeta sei-zazpi urte, nik daukat berrogeta hamazortzi urte, ta danok alkarreaz ibiltten giñen eskolan. Eskolie danendako izeten zan bardiñe. Orduan ez euen graduaurik eta zerik. Batzuk alde baten eta bestiek bestaldin, orduan ez euen. Danak batera!
- Eta eskolia bertan auzuan zeuan?
- Auzuen euen. Auzuen.

2. Doktrinaren garrantzia

• Erref: ARR-001/004
• Iraupena: 0:01:40. Hasi: 00:03:15. Bukatu: 00:04:55
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030411 Elizaren indarra
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
• Politika » 0805 Euskara eta politika

Laburpena:
Eskola kontuak. Bi eskola desberdin, bata neskentzat eta bestea mutilentzat. Bost-sei urterekin hasten ziren eskolan. Garrantzi gehien zuena, doktrina ikastea. Maisu-maistren inguruko gorabeherak. Eskola erdaraz eman zuten.

- Eskolan be, ni akordetan naz, han auzuen, ba, gaur haik daukie... haik gizonak daukie hirurogeta sei-zazpi urte, nik daukat berrogeta hamazortzi urte, ta danok alkarreaz ibiltten giñen eskolan. Eskolia danendako izeten zan bardiñe. Orduen ez euen graduaurik eta zerik. Batzuk alde baten eta bestiek bestaldin, orduen ez euen. Danak batera!
- Eta eskolia bertan auzuan zeuan?
- Auzuen euen. Auzuen euen neskandako ta mutillendako.
- Ta? Aparte?
- Aparte.
- Bi?
- Bi.
- Edo bertan tokixan...?
- Ez, ez, ez. Bi eskola euezen, "derecha-izquierda", ezker-eskuma, ta bat izeten zan neskatillandako ta bestie mutikuendako.
- Eta nun zeuan hau eskoliau? Oin be han dao...?
- Bueno, oin dao Zigorlan bat, mutikuek ibili giñen eskolie hutsik dao ta bestien dao zaharren tabernia. Han Zigorlako elixa parien dao etxe zahar bat ta hantxe. Ta, bueno, ba, hantxe ibili giñen ta hantxe ikesi geuen ikesi geuen apurra. Asko ez.
- Zenbat urtekin hasten zan orduan eskolan?
- Bost-sei urteaz, bost bat urtekin. Baiña orduen eskolian printzipalena izeten zan dotriñie ikestia. Orduan dotriñie ikesi biher zan ondo. Dotriñie. Bai, ni hartuta nao egurkada ederra dotriñiaatik.
- Bai, e?
- Bai. Bueno...! Abadiek etorten zien ta erueten niñuen elixara. Ta esaten oskuen: "Bueno...". Orduen, gaiñera, erderaz eitten zan. Maisuek be zien... zan falangista bat.
- Kanpotik etorrittakuak...
- Kanpotik etorrittakua, [erdal herrittik] etorrittakua ta gero euen, maistria euen Mondragoeko alabia, baiña zan margaritia: Maria Urbana [Juzgain]. Ta maisua zan Don [...], baiña zien frankista hutsak. Ta abadiek be erderaz. Ta eruten giñuen elixara ta esaten oskuen: "Bueno, ahora tenéis que hacer examen de conciencia y propuesta de enmienda". Asko genkixan guk zer zan! Bai, horrek hola izeten zien.

3. Jaunartzearen inguruko kontuak

• Erref: ARR-001/005
• Iraupena: 0:01:28. Hasi: 00:04:55. Bukatu: 00:06:23
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030410 Elizaren jarrera
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030406 Sakramentuak

Laburpena:
Abadeak doktrina erdaraz ematen zuen. Jaunartzea sei urterekin. Handik pare bat urtera, Arrasateko parrokian konfirmazioa egin zuten.

-Ta abadiek be ba erderaz, ta eruten gindduen elixara ta esaten uskun “bueno, ahora tenéis que hacer propuesta de enmienda… examen de conciencia y propuesta de enmienda”. Ze asko gakixenan guk zer zan! Ba bai, horreik hola izeten zien.
-Hori danori izaten zan, gaiñera, jaunartzia eitteko, ez?
-Bai, aurretik! Aurretik. Ba gero ba…
-Txikixak…
-Gero ba, nik in neuen, xei urtekin in neuen jaunartzia.
-Ze izaten zian orduan, bi? Komunixo txikixa eta haundixa, edo…?
-Ez, ez, bat, bat, bat. Bakarra in geuen, bakarrik. Lelengo komunixue eta gero ba handik urte bire edo etorri zan obispue, ta gero izeten zan konfirmaziñua. Ta mutikuek barre eitten geuen, oin ahaztute dauket nik zelan zan… a bai, akordetan naz, ointxe, ointxe etorri jat, e, bai. Mondraueko parrokixan in gauen konfirmaziñua. Ta izeten zan… ”Yo te…” ez… zela zan be! A! “Obispo de Roma, como crees en Dios, aquí te conforma” ta emuten uskun kriston ostixie, ba bera ze, mosuen itten euen hola ta, ba bueno guk be ba hori kantau eitten gaixonan hori, “Obispo de Roma”, bai. Ba zien gauza desberdiñek zien orduen.
-Dotriñako kantuak be…
-Buuuuu eske danak izeten zien elixako kantuek! Elixako kantuak guk ikasi gittuen mordo bat.
-Ta gehixenak erderaz, ez?
-Danak, danak, danak, danak.

4. Hezkuntza gerraostean

• Erref: ARR-001/006
• Iraupena: 0:02:32. Hasi: 00:06:23. Bukatu: 00:08:55
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
• Politika » 0805 Euskara eta politika

Laburpena:
Eskola kontuak. Eskolan bandera espainiarra zegoen eta egunean lau aldiz kutsu politiko handia zuten erdarazko kantak abestu behar izaten zituzten derrigorrez.

-Ta gero eskolan egoten zan e, banderie egoten zan, bandera españolie egoten zan. Ta goixien eskolara sartzeko banderie ipintten euen, orduen kantau itten zan, eskumeko eskua jasota kantau biher izeten geuen. Eguerdixen kentzeko be bai, ordubi tterdiretan ipintteko be bai, ta boste t‘erdiretan urteteko be bai. Ta goxien kantetan zan, kantue kantetan zan “De pie camarada, siempre adelante, cantemos el himno de la juventud, España gigante… España gigante, nuestra juventud”. Oin ahaztute dauket. Gero eguerdixen kantetan zan “Cara al sol”.
-Oseake diferente.
-Diferente. Eguerdixen kantetan zan “Cara al sol con la camisa nueva” hori kantetan zan, ta gero illunkeran “Por Dios, la patria del rey, lucharon nuestros padres. Por Dios, por la patria del rey, lucharemos nosotros también. Todos juntos en campaña lucharemos en unión, defendiendo…” ta guk esaten gauen “defendiendo la bandera de… la bandera español…” ta guk esaten gauen “defendiendo la cazuela del puñetero arroz”, ta maisuek entzuten euenien, egurre! Bai horreik e… banderie hiru bider ipintten zan. Gu…
-Ulertzen zenduen zuek zer kantatzen zenduen?
-Bai…! Guk zera gakixenan guk orduen. Buenooooo. Ta gu sekule ez giñen jarri pupitrien e, eskolan. Sekule be ez. Kaleko mutikuek egoten zien pupitrien, ta basarrikuek egoten giñen banko korridu baten. Erderaz ez gekixen guk! Guk ixe hamabi urtera arte erderaz ez gekixen. Guk eskolarik ez geuen ikesi, zelan ikesiko gauen ba euskeraz, erderaz ez gekixen ta beti erderaz esaten uskun ta. Ta goxien eskola aurretik partiru biher izeten zan esnia, kalera. Basarrittik ekarten zan esnia kalera ta partiru in biher izeten zan. Ta beti aillegetan giñen berandu. Ta maixuek esaten uskun “¿Dónde has estau?“ ta “repartiendo las leches”. Karo, marmikada esnie, ba, etxe askotan partiruten geuen. Guretako baeuken zentzune. “¿Cuántas clases de leche has traído pues?” ta emuten uskun egurre. “Pues de vaca” ta “Pues entonces no se dice las leches, se dice la leche”. Guk zer gekixen ba, guk leku askotan itxi biher geuen /bigeuen/ ta guk “repartiendo las leches”. Ta “las leches nos repartía él”. Hori izeten zan, orduko zera. Ba, zan, konpletamente desberdiñe zan.

5. Gizartearen aldaketa

• Erref: ARR-001/007
• Iraupena: 0:00:37. Hasi: 00:08:55. Bukatu: 00:09:32
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
• Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak

Laburpena: Bizimodua erabat aldatu da, eskola gaietan behintzat.

-Buuuuuu.
-Gaurko umiak eta orduko…
-Buenooo, bueno, bueno, bueno. Gaurko umiek, ba, daz iguel e… eskola maillan daz lotuau, konprometiru itten die, umetatik gehixau konprometiru dittue gehixau. Ba orduen izeten zan, ba, leiruten, eskribiruten ta ba zerok, lau reglak esaten jakona. Horretxek ikesi ezkero… oin basikie derrigor atara biher dozu /biozu/, orduen nik ez dauket ez basikarik eta ez ezer be. Ezer be ez. Zan desberdiñe, konpletamente desberdiñe zan.

6. Baserriko eta kaleko umeen arteko giroa

• Erref: ARR-001/008
• Iraupena: 0:03:00. Hasi: 00:09:32. Bukatu: 00:12:32
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena: Eskolara joatea derrigorrezkoa. Zigorrak. Baserritarrei burla egiten zieten. Baserriko eta kaleko umeen arteko hartu-emana, oso txarra izaten zen.

-Ta derrigor juan bihar ziñazien hara?
-Eskolara? Bai, bai, eskolara derrigor fan biher zan. Eta gero maixuek e zigorketan, ba, ba orduen kastigau. Etxien ezin esan ezer be, bestela etxien be egurre! Gu makiña bat bider zigortuta egonda gaz gu, eskolan e, gu itten egoten gintzen nire anai zaharrena, ni, ta auzokuek beste lau edo, ta izeten giñen rebeldiek. Guk gauken “la ley de la fuerza“, inddarra geuken guk, ta danei emuten gutsen egurre. Baiñe guri burla eitten uskuen ta orden izeten zan insultue, basarrittarrandako izeten zan ”caseros boronos”. Abarka-galtzakin. Sekule kuadernorik be ez, pizarrie kolkuen ta pizarriñe. Ta, ba, “caseros boronos”, ta ba guk hori ez geuen onartzen. Ta gero geuken “la ley de la fuerza”, egurre. Kaleko mutikuek harrapetan gittuenien, benga, egurre! Ta gu beti egoten giñen, kastigaute egoten giñen.
-Orduan relaziñua basarrittarren, edo basarriko eta kaleko umien artian…
-Txarra, txarra. Ta gero euen abade bat, ondion bizi da. Eta hak oinddio itten gindduen apartau gehixau, distingidu gehixau, itten gindduen. Eta gu egoten giñen marjinaute egoten giñen. Basarriko umiek giñen marjinauek. Ba izengo giñen, ba, dozena bat mutiko, ta beste dozena bat neskatilla edo. Eta beti marjinauta egoten giñen.
-Neskak be bai.
-Bai, bai, bai, bai, bai.
-Eta eskolan, zuen eskolan, kalekuak be bai egoten zian hor?
-Bai. Ba auzokuek, kalie, kale-etxiek be baeuzen ta han egoten zien. Baiñe horreik euzen, horreik zien e, “los niños mimaus“. Horreik e… Gu, basarrikuok, aparte egoten giñen. Ta hori maistrioi orduen egoten zan e, “ahorro infantil”. Kartilla bat egoten zan, ta izeten zan kartilla berde bat gari, galburu bat, “con una espiga”. Enda, ba, bakotxak eruten auen ba durue edo pezetie, edo pezeta bi, edo, ba etxien ahal euena. Eta gure arrebia euen gaixorik, ta amak esan usten “bueno hau ipini Pilarren izenien. Emun maistriei ta esan ipintteko”. Ta nik ez dakit zenbat emungo usten e, bost pezeta, edo lau pezeta, edo gure auena. Ta niri ahaztu. Ta egun baten maistriei esan nutsen e “Urbana, yo tengo aquí el dinero de mi hermana para apuntar en la cartilla”. “Ah, sí, sí, ven”. Sartu nindduen eskolan ta zerrau auen atie giltziekin, hartu auen makillie, ta emun usten, baiña Jesukristonak. Ta esan usten “Que no se te vuelva a ocurrir llamarme a mi otra vez Urbana. Señorita Maria Urbana”. Ta ondion ez da urte asko hil dala. Bai, señorita Maria Urbana.
-Gero etxian kontatzen zenduezen horrek gauzok?
-Bai…! Etxien horreik ezin leikien kontau. “Bai, zerbait ingo ebien“, esaten euen. Etxekuek gure kontra egoten zien. Orduen zien maixuek-eta zien Jaungoikuek. Orduen maixue, abadie ta guardia zibille zittunan ainketan euenak. Beste danok ezer bez. Bai. Desberdiñe zan, konpletamente desberdiña.

7. Umetako jolasak

• Erref: ARR-001/009
• Iraupena: 0:04:23. Hasi: 00:12:32. Bukatu: 00:16:55
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020102 Umetako kontuak
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena:
Umetako jolasak: itsu-itsuka; diez-beinteka; tokatorreka; alebi-alebika; pote-poteka; txorro-morroka; pañuelitora; sokasaltoan; alturitas; txirikila... Jolasean egiten ziren bihurrikeriak.

8. Umetako jolasak

• Erref: ARR-001/010
• Iraupena: 0:01:35. Hasi: 00:16:55. Bukatu: 00:18:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
• Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » 03040903 Garizuma eta Errauts Eguna
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena:
Urte sasoiaren arabera, jolas desberdinak egiten ziren. Garizuma garaian, txirikilarekin jolasten zen.

-B: Gero txirikiletan bebai.
-E1: Egoten zian ez jolas batzuk, e, urte sasoi batzuetan e, garizuman...
-B: Bai txirikilia izeten zan normalien garizuman. Txirikilie izeten da, e... ipintten die makillak holan, trabes, hemen makilla bat ipintten dozu. Txirikillie izeten zan, hauxe izeten zan. Makillak izeten zien oso egoki inddekuek. Orduen, hemen ipintxen zeuen makilla bat holan, gero beste bi makilla hartzen zittuzun eta bota bizeuen, makillie bota bizeuen, honeaz bota bizeuen, hau makilliau erdixen jo eta handikaldera, ta! Da hurrengokuek ha makillie jo eta jo bieeuen hau makilliau. Da honek makillie joten euenien, hau hola joten euenien, salto inddekuen, bestiek jo in biherreuen eta... txirikilletan izeten zan, oso politte izeten zan.
-E2: Ta jo ta gero, bille juan? Edo zelan zan?
-B: Ez, barrido bestiek hartu eta jo ein bihereuen. Zenbat eta denbora gehixau makillie dantzan ebillen, haxe izeten zan politte, eta bueno, e, gure, nire aittañarreban arreba bat, arreba batek bezinie hil iñ euen, txirikilletan.
-E1: Hori da, arriskutsua be askotan...
-B: Bai, surrien jo euen eta odolustu ein zan. Bai, Atxabaltan, gure andrien etxekuetan zertu ein zan. Bai, ba arriskutsue, ba halaxe suertau zan, txirikilletan, bai.

9. Umeei abestu egiten zitzaien lokartzeko

• Erref: ARR-001/011
• Iraupena: 0:01:02. Hasi: 00:18:30. Bukatu: 00:19:32
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020109 Haurrak zaindu eta hezi

Laburpena:
Ume txikiei asko kantatzen zitzaien lo eragiteko.

-Ta zertara jolasten zenduen edo?
-Ume txikixekin? Ba…
-Hori e, pixkat igual nausitxuaua.
-Bai, hori nausixekin. Ume txikixekin jolastu ez zan eitten. Kantau ume txikixei, ba, kantau. Amandriek edo. Orduen kunak be izeten zien oin e, horreik baibendunok. Ba, ba hankiaz eraitten jakon ta, ba, umiei lo eraitteko, kantau itten jakon.
-Zeuk be hori… ez? [...] Ez, hori, lehen esan dozu, ez? Bigarrena anai guztien artian, eta ume pilla bat zaindu bihar…
-Bai.
-…eta lo erein eta guzti hori be zeuri tokatzen jatzun askotan?
-Bai, bai, bai, bai. Askotan, askotan. Ta, ba, bueno, ba, umiei txupetie emon ta ba... Oin txupetie aguen sartzie be oin e, hori txarra da. Baiña lehenau ez auen holakorik. Lehenau ha txupetia aguen sartu, busti txuaz ondo, ta azukarretan untau ta umiei emuten jakon. Ta umiek ha txupetan euen ta gero kantau itten jakon ta, ba, lo, umiorrek lo. Ta, bueno, hor zenbat kantu, mordo bat azen, nik oin ez jat /etxat/ akordetan asko.

10. 'Txibirrion da txibirrion' lo-kanta

• Erref: ARR-001/012
• Iraupena: 0:00:28. Hasi: 00:19:32. Bukatu: 00:20:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak

Laburpena:
Lo-kanta, "Txibirrion da txibirrion..."

Kantau, lo eraitteko izeten zan:

"Txibirrion da txibirrion,
errekaldian hiru gizon
txinotia ta pakotia,
mozolateiko pastoria.

Loooooo..."

Ta, ba, hori kantetan jakon ta, birrittan edo hiru bider ta umia lukartu eitten zan.

11. Lo-kanta

• Erref: ARR-001/013
• Iraupena: 0:00:20. Hasi: 00:20:00. Bukatu: 00:20:20
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak

Laburpena:
Lo-kanta, "Horra hor goiko..."

"Horra hor goiko hareztitxo baten
Kukuak umiak egin dittu aurten.
Kukuak egin [amibittak] jan
Huraxe [ere] kukuaren zoritxarra zan.

Looooo..."

Ta, ba, hola izeten zien kantuak. Bai.

12. Axelko eta Otsoko

• Erref: ARR-001/014
• Iraupena: 0:01:28. Hasi: 00:20:20. Bukatu: 00:21:48
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030604 Ipuinak, mitoak eta istorioak

Laburpena:
Ipuinak. Axelko eta Otsoko.

- Kantu askotan agertzen dira animalixak, ez?
- Bai, bai. Ta gero, ipuiñek. Ya haunditxuau eitten zienien, ba, ipuiñek esaten zien. Axelko ta Otsoko ta... Honi be kantetan... honi be esaten notsen, e? Bai.
- Bai? Ta badakazu goguan?
- Bai. Ba, porejenplo, hori umiai asko kontaten jakon Axelkona ta Otsokona. Axelkok euken, ba, afixan euken umiek. Ta Otsoko fan zan ta esan otsen, behetik esaten eutsen: "Axelko, zenbat ume daukek?", ta "Bost". "Botaidek bat", ta "Eeez". "Botaidek bat, arbolia botako dostat bestela buztanakin", ta "Ezetz!". Ta bestiek buztanakin joten otsen arbolie tiki-taka, tiki-taka joten otsen arbolie, ta bota eutsen ume bat. Ta jan euen umioi. "Edarra jeuan ta botaidek beste bat", "Eez". Ta bueno, holan, banan-banan ume danak jan [eutsen]. Ta gero, ba, Otsokuoi fan zan errekara, egarrixa euken, ta fan zan errekara ta eran euen ure. Bixen bittartien fan zan Axelko ta tripie ebai ta atara otsen umie tripa barrutik, kargau otsen harrixekin. Ta itzartu zanien Otsokuoi, ba, egarrixa eukela; ure eraten hasi ta itto zan errekan. Ta gero esaten zan: hori hola bazan, sartu [zaille] kalabazan, ta urten daixela Vittorixako plazan. Horrek izeten zien ipuiñek. Holako ipuiñek egoten zien.

13. Umeekin jolasteko abesten zen kanta

• Erref: ARR-001/015
• Iraupena: 0:00:32. Hasi: 00:21:48. Bukatu: 00:22:20
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak

Laburpena:
Umea altzoan jarrita abesten zen kanta: "Arre, arre mandako...".

- Ta gero haunditxuauek eitten zienien, ba, umiek hartzen zien altzuen, ta, ba, hor, bi-hiru urteaz "Arre-arre mandako". Hori jakingozue zeuek be.
- Ia kantau, herri bakoitzian diferente esaten da ta.
- Hori kentetan zan: "Arre-arre mandako, bihar Tolosarako. Handik zer ekarriko? Zapata ta gerriko. Zeiñendako?" Ta, ba, "Joxendako!" Ta beinga barriro! Horrek kantetan zien, horrek kantuok.

14. Umetako kantak

• Erref: ARR-001/016
• Iraupena: 0:00:35. Hasi: 00:22:20. Bukatu: 00:22:55
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » 03040904 Domu Santu edo Santu Guztien Eguna
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak

Laburpena:
Domu Santu bezperan kantatzen zen abestia: "Txingilin txingilin mañe..."

Gero, ba, porejenplo, oin Domu Santu datoz, ta oin Domu Santutan guk kantetan geuen, Domu Santu bezperetan kantetan geuen:

"Txingilin, txingilin mañe,
Bixer Santamaiñe,
etzi Domu Santu,
umiek zuluen sartu.
Ama negarrez,
aitte dolorez,
abadie kantuen,
umie zuluen!"

Ta benga! Horrek izeten zien orduko... orduko kantuek holakotxiek izeten zien.

15. Ume negartia

• Erref: ARR-001/017
• Iraupena: 0:00:42. Hasi: 00:22:55. Bukatu: 00:23:37
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020109 Haurrak zaindu eta hezi
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030603 Esaerak

Laburpena:
Negar asko egiten zuen umeari amandreak esaten zion esaera zaharra.

- Ume txikixak negar asko eitten zebanian, oso negartixa zalako, izenen batekin... zeoze esaten jakon?
- Ez, ez jakon zertzen. Gero, baeuen beste esaera bat –bueno, ez zan esaeria–, umiek negar asko eitten euenien, ba, ya kabrietan zan amandrie edo zainketan ebillena ta esaten euen: "Ixo, ixo ume. Zartakiña bageuko ta urune bagenduke, Otalaazpikotik zartaiña ekarri ta ahixe eingo genduke". Orduen falta zonan zartakiñie, urune ta dana. Dana. Ta horreik izeten zien lehenauko esaerak. Bai. Baiña bestela hola izen berezirik ez jakon esaten.

16. Garbitasuna baserrian

• Erref: ARR-001/019
• Iraupena: 0:01:30. Hasi: 00:24:14. Bukatu: 00:25:44
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak

Laburpena: Garbitasunarekin zerikusia duten azalpenak: umea noiz, nola aldatzen zen; jabonadura errekan egin beharra...

17. Amandrearen esaera

• Erref: ARR-001/021
• Iraupena: 0:00:51. Hasi: 00:26:09. Bukatu: 00:27:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak

Laburpena: Umea oso lasaia, ona zenean amandreak esaten zuena.

18. Umeak mina hartzen zuenean

• Erref: ARR-001/024
• Iraupena: 0:02:03. Hasi: 00:27:57. Bukatu: 00:30:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030603 Esaerak
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak

Laburpena:
Baserriko tresnaren batekin zaurituz gero, erremedioa zein izaten zen. Ez zen medikuarengana joaten derrigorrezkoa ez bazen. Umeari, negar egitean arima zauritik irteten zela esaten zioten.

19. Haginak jausitakoan

• Erref: ARR-001/025
• Iraupena: 0:01:14. Hasi: 00:30:00. Bukatu: 00:31:14
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak

Laburpena: Haginak jausten zirenean ez zitzaion garrantzirik ematen.

20. Bataioetako ohiturak

• Erref: ARR-001/026
• Iraupena: 0:00:46. Hasi: 00:31:14. Bukatu: 00:32:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030503 Bestelako kantak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030406 Sakramentuak

Laburpena:
Bataioetan "boluek" botatzen zituzten. Aidean botatzen ziren goxokiak eta dirua (txakur handiak). Umeen artean abesti edo esaera bat ere egoten zen, gutxi jasotzen zutenean kantatzen zutena.

21. San Nikolas

• Erref: ARR-001/027
• Iraupena: 0:02:00. Hasi: 00:32:00. Bukatu: 00:34:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030503 Bestelako kantak
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020102 Umetako kontuak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena:
San Nikolas egunean, abestu egiten zen. Bezperan kantuan irteten ziren umeak, baserriz baserri.

22. Santa Ageda

• Erref: ARR-001/028
• Iraupena: 0:00:55. Hasi: 00:34:00. Bukatu: 00:34:55
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050209 Santa Ageda

Laburpena:
Santa Ageda bezperan, kintoak irteten ziren kantuan.

23. Diru-batzeak

• Erref: ARR-001/029
• Iraupena: 0:02:08. Hasi: 00:34:55. Bukatu: 00:37:03
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030401 Elizarekin lotutako pertsonak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena:
Ordena desberdinetakoak (pasionistak, kaputxinoak, Dorletako beata, Arantzazuko fraideak...) eskean ibiltzen ziren. Auzoko sakristauak, gari-kanpaia joten zuen eta garia batzen zuen. Konjuruaren bedeinkapena.

24. Ur bedeinkatua

• Erref: ARR-001/030
• Iraupena: 0:01:39. Hasi: 00:37:03. Bukatu: 00:38:42
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030404 Elizkizunak eta otoitzak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030409 Eliza giroko ospakizunak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena: Ur bedeinkatua Pazkoa biharamunean eramaten zen. Arimen egunean hainbat meza entzun behar izaten ziren. Ur bedeinkatua noiz eta zertarako erabiltzen zen.

25. San Juanak

• Erref: ARR-001/031
• Iraupena: 0:03:08. Hasi: 00:38:42. Bukatu: 00:41:50
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » 03040905 Beste batzuk
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030603 Esaerak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Aisia » Jai-giroa » 050208 San Juan

Laburpena:
San Juan bezperan suak pizten ziren. Ohitura izaten zen kanta labur bat kantatzea eta suaren gainetik salto egitea. San Juan egunean gurutzeak egiten ziren. Erramu egunean ere gurutzeak egiten zituzten.

26. Ume txikiekin egiten zen jolasa

• Erref: ARR-001/032
• Iraupena: 0:00:47. Hasi: 00:41:50. Bukatu: 00:42:37
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena:
Ume txikiei atzamarrekin egiten zitzaien jolasa.

- Umiekin-eta kanturik, eskuekin edo atzaparrak edo...
- Bai, hor izeten zan, umien jolasa izeten zan, porejenplo, ume txikixei --ba, ume txiki-txikiñei ez, haunditxuauei--, ba, hor, urte pare bat edo hiru bat eukienian, umie entreteniduteko izeten zan, atzamarra, eskua hartzen jakon ta esaten [euen]: "Oin fan bihar dou plazara". Ta esaten zan: "Plazara", ta "Honek arrautzia ekarri, honek sue ein, honek ipiñi, honek probau, ta honek txarri tripionek dana jan". Ta gero eitten jakon kili-kilixak hemen. Ta hori izeten zan atzamarrekin eitteko beste joku bat izeten zan.

27. Ume txikiekin egiten zen jolasa

• Erref: ARR-001/033
• Iraupena: 0:00:17. Hasi: 00:42:37. Bukatu: 00:42:54
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak

Laburpena: Ume txikiekin egiten zen jolasa, hanka-gainean hartuta, "txintxonien".

28. Ume txikiekin egiten zen jolasa

• Erref: ARR-001/034
• Iraupena: 0:00:32. Hasi: 00:42:54. Bukatu: 00:43:26
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak

Laburpena:
Umeekin egiten zen jolasa. Umearen burua altzoan ipini eta eskuekin umearen bizkarrean emanaz kanta bat abesten zen.

Gero erderaz bazan beste kantu bat umia hartzen zan, hola, altzuen ta... oin, ahaztu jat niri... A! Umia hartzen zan hemen, hola. Burua ipintten jakon hemen ta bizkerrien joten jakon: "A la monté, casca la monté, a estrujar, a mangarrenar, aquí pegar", ta umiari emuten jakon, ipurdixen emuten jakon. Hori zurekin be eindda... Bai. Ba, erderazko kantue egoten zan, asko egoten zan.

29. Haurtzaroa gerraostean

• Erref: ARR-001/035
• Iraupena: 0:00:19. Hasi: 00:43:26. Bukatu: 00:43:45
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0401 Euskararen egoera
• Politika » 0806 Politika eta Franco

Laburpena:
Umea zela erdarazko kanta asko ikasten zituzten.

30. Ume txikiekin egiten zen jolas-kanta

• Erref: ARR-001/037
• Iraupena: 0:00:40. Hasi: 00:44:10. Bukatu: 00:44:50
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Natura » 1001 Flora
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena:
Umeei atzamarrekin edo karduberarekin egiten zitzaien jolas-kanta.

- A! Bai. Hori umiai esaten jakon: "Liliritte, margaritte, ta hi sobraritte". Ta izeten zien, holako zerak izeten zien.
- Baiña margarita landare batekin...
- Bai, bai.
- Esplikau hori.
- Hori zan, kardubera bateaz. Karduberiak eukitzen dittu holako... [guatina] moduko batzuk, eta hareik arrankau egitten zien ta "Hau liliritte, hau Margaritte...", ta gero putz eitten zan ta "hau bestiau sobraritte!" Ta egoten zien holako zerak. Pasatzen dana da, oin neuk be gauza asko ahaztuta dauket.

31. Amandre-gorringoa

• Erref: ARR-001/038
• Iraupena: 0:00:40. Hasi: 00:44:50. Bukatu: 00:45:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak
• Fauna » Natura » Basoko animaliak » 10020201 Zomorroak

Laburpena:
Amandre-gorringoarekin egiten zen jolas-kanta.

- Eta maluekin-eta zeoze?
- Maluekin euen amandre-gorringo. Horreik, erderaz ez dakit zela esaten jakuen.
- "Mariquitas"?
- Bai, "mariquitas". Hori. Ba, hartzen zan eskuen ta "Amandre-gorringo, eurixa noix eingo, gaur eurixe, bixer euzkixe". Ta gero putz eitten jakon, ta nora faten zan, putz eitten zan ta ha denporie ein biher euela. Bai, bai, amandre-gorringokin. Hareikin be ibiltzen giñan.

32. Lo-kanta

• Erref: ARR-001/039
• Iraupena: 0:00:59. Hasi: 00:45:30. Bukatu: 00:46:29
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak

Laburpena:
Lo-kanta. "Lua, lua, txutxulun bebe...".

- Lo eragitteko ta... "Obabatxua lo ta lo" kanturen bat...?
- Bazan. Hori be bai, ta beste bat zan:

"Lua, lua txutxulun bebe
Lua, lua, potxolo.
Lua..."

Oin nik ahaztuta dauket! "Lua, lua, txutxulun bebe, lua, lua, potxolo". Oin ahaztuta dauket. "Lua, lua, masusta" be bai.
- "Lua, lua, masusta. Aita gure Gasteizen da, ama..."
- "...mandoan hartuta". Hori da! Hori da!
- "Aita gureak diru asko du..."
- "...diru asko du, ama bidean salduta". Bai, bai. Oin neuk be ahaztuta dauket oin gauza asko.

33. Lo-kanta

• Erref: ARR-001/040
• Iraupena: 0:00:21. Hasi: 00:46:29. Bukatu: 00:46:50
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak

Laburpena:
"Txikitxo polit hori....".

- "Lotxua lo ta lo, lotxo engaiñadoria"...
- Ez. Ez naz akordetan horreaz.
- "Txikitxu polit hori"?
- "... zer duzu negarrez. Amak tabernarako dirurik eman ez". Hori?
- Ez.
- Ez, beste zeren bat be egongo da hor.

34. Aitajaunaren kantak

• Erref: ARR-001/041
• Iraupena: 0:00:30. Hasi: 00:46:50. Bukatu: 00:47:20
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak

Laburpena: Aitak, berak asmatutako kantak abesten zizkien ilobei.

Bai, gure aitte zanak gure seme-alabai, hartzen zittun altzuan, ta harek kantetan otsen berak asmautako kantuek kantetan otsen. Ta gure semiei zenbat bider kantau ete otsen, hartu altzuen ta: "Sagar bat erreta ta bestie gordiñik, hire aittejaune bizi dala oraindik". Bersue kantaten otsen. Bai, erdi-bersolarixe zan ta!

35. Bertsopaperak

• Erref: ARR-001/042
• Iraupena: 0:00:25. Hasi: 00:47:20. Bukatu: 00:47:45
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Kultura » 050507 Bertsolaritza

Laburpena: Bertsopaperak. Zaletasun handia zegoen; eta, gainera, nahiko erraz ikasten zituzten.

36. Belaunaldien arteko harremana

• Erref: ARR-001/043
• Iraupena: 0:01:45. Hasi: 00:47:45. Bukatu: 00:49:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak
• Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak

Laburpena: Aitajaunak-amandreak umeekin izaten zuten harremana.

37. Oñatiko txokolate lantegiak

• Erref: ARR-001/044
• Iraupena: 0:01:07. Hasi: 00:49:30. Bukatu: 00:50:37
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Ekonomia eta industria » Industria motak » 061111 Gozogintza

Laburpena: Txokolate lantegi asko Oñatin: Loiola; Zahor; Gereka; Maiztegi; Elgorriaga. Arantzazuko Ama Birjinaren irudia txokolatean.

38. Gaztainak erretzen zirenean abesten zen kanta

• Erref: ARR-001/045
• Iraupena: 0:00:21. Hasi: 00:50:37. Bukatu: 00:50:58
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030503 Bestelako kantak

Laburpena:
Gaztainak erretzen zirenean abesten zen kanta: "Saldia eta gaztaiña jaten nuanian...".

- Janarixekin-eta kanturik egoten zan? Sagarrak heltzen ziranian, edo sagar erriak edo...
- Ez, ez. Gaztaiña-jana, gaztaiñak erretzen zienien, orduan: "Saldia ta gaztaiñak jaten nuanian, uzkerra purru-purru basora bidian". Hori izeten zan orduko kantziñua.

39. Urteberri Eguneko esaera

• Erref: ARR-001/046
• Iraupena: 0:00:49. Hasi: 00:50:58. Bukatu: 00:51:47
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030603 Esaerak
• Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » 03040901 Gabonak

Laburpena:
Urteberri Egunarekin lotutako esaera.

- Eta jaixekin-eta, beste jai batzuetan, urtebarri egunian edo gabon egunian edo, kanturik?
- Elixako kantuak.
- Eta besterik? Holan, euskeraz, "urtebarri, barri..."
- Bai. "Urtebarri, barri, zoruek be igerri". Bai, horreik be egoten zien, ezta? Baiña normalien elixako kantuak. Elixiek euken orduan inddarra, elixiek.
- Eta hau, kantatzen hasi zaran hau, zelan zan?
- "Urtebarri, barri, zoruek be igarri". Klaro...
- Ez zeuan jarraiketan?
- Ez zeuan jarraiketan. "Urtebarri, zoruek be igarri", esaerie da, ta hori kantetan [zan] "Urtebarri, barri, zoruek be igerri", zeatik eze ya egune apur-apurtxo bat luzeketan hasten da. Eta, bueno, ya igerten da, diferenzia txikitxo bat igerten da.

40. Erregen eguneko kantak

• Erref: ARR-001/047
• Iraupena: 0:00:47. Hasi: 00:51:47. Bukatu: 00:52:34
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030504 Kantei buruzko azalpenak
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030505 Gabon kantak
• Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » 03040901 Gabonak

Laburpena:
Erregen egunean elizako kantak abesten ziren eta, normalean, gaztelaniaz izaten ziren. Euskaraz "Trakatan, trakatan, hiru errege... " kanta.

41. Inuzente eguneko kanta

• Erref: ARR-001/048
• Iraupena: 0:00:18. Hasi: 00:52:34. Bukatu: 00:52:52
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050203 Herriko ospakizunak
• Ohiturak eta bizimodua » 0305 Kantak

Laburpena:
Inuzente egunean abesten zen kanta.

Bai, inuzente egunien izeten zan: "Iñuxente, babalora, txakurran buztana gora-gora!" Ta, bueno, ba, bati iñuxente erain ta bestiai be iñuxente erain.

42. Jolasean hasteko

• Erref: ARR-001/051
• Iraupena: 0:00:32. Hasi: 00:54:25. Bukatu: 00:54:57
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena:
Rifatzeko: busti ala siku?

- "Don-don Beledon" edo, rifatzeko?
- Ez, ez. Ez geuen hori eitten. Eitten geuen "cara y cruz", baiña "cara y cruz" izetia baiño izeten zan "busti ala siku". Bai.
- Eta zelan?
- Ba, harrixa hartzen zan ta ttua botaten jakon ta "busti ala siku". Ta botaten zan harrixe ta ttua eukenai, busti, ta bestiai siku. Ta, ba, "busti ala siku"? Hori bai, baiña bestela ez geuen zertzen.

43. Jolasean hasteko

• Erref: ARR-001/052
• Iraupena: 0:00:13. Hasi: 00:54:57. Bukatu: 00:55:10
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena:
Bat, bi, hiru ta lau.

44. Egutegiaren inguruko esaerak

• Erref: ARR-001/055
• Iraupena: 0:01:28. Hasi: 00:56:40. Bukatu: 00:58:08
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Natura » 1003 Meteorologia
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030603 Esaerak

Laburpena:
Egutegiaren inguruko esaerak: martxoa; abendua.

45. Hilabeteen izenak

• Erref: ARR-001/056
• Iraupena: 0:01:37. Hasi: 00:58:08. Bukatu: 00:59:45
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: Hilabeteen izenak.

46. Animaliak ume-eske

• Erref: ARR-001/057
• Iraupena: 0:01:20. Hasi: 00:59:45. Bukatu: 01:01:05
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090109 Baserriko animaliak
• Euskara » 0405 Lexikoa

Laburpena: Animaliak ume-eske daudenean hartzen dituzten izen desberdinak.

47. Gizartea eta naturaren arteko loturaren etena

• Erref: ARR-001/058
• Iraupena: 0:01:20. Hasi: 01:01:05. Bukatu: 01:02:25
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: Naturari ez zaio garrantzirik ematen.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia