Dendan lanean, errazionamendu garaian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserritarrak zirenez, etxean ganaduak eta soroak zituztela, ez zuten goserik pasatu. Senarra izango zenak taberna eta "ultramarinos" denda zuen. Pilarrek ere urteetan jardun zuen etxeko dendan lanean. Errazionamendu-liburuxkarekin etortzen ziren bezeroak gerra ostean.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:02:54
- Erref: ARE-041/016
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
-Gure denporia hori izan zan. Bakitzu, gaiñera, zenbat urte? Berrogei urte ein gauen holan da. (...) Franco.
-Eta zuk gosia ez zenduan pasau, ez?
-Guk ez. Guk euki gauen, eztotsut esaten, ase be ez gitzen itten, e, beti orduen gosia zelan zan ba, oiñ krisisaz moruen, danak krisis, krisis, orduen gosia zan da ba hori. Baiña guk zelan gaukun ganauak pe bai, solua be bai, geuretako laiñ nahikua gaukun.
-Saldu ez?
-Saldu keba! Saldu, zazpi aizta, harek pe umiekin-da hori, ta harei emuten batian esnia ta bestiei... Kuartelera be joaten gintzen esnia erueten, pentsaizu. Hango kuarteleko batek umia euki euela ta amaana etorri zan ez eukela titixa ta eztakit zer. Ta hari be esnia emoten.
-Aittak dendia zeukan, ez?
-Ez, nere gizonak, honen aittak.
-Eta dendan ze saltzen zan?
-Harek auken dendia eta tabernia. Aukien harek.
Semea: ze saldu? Dana.
-Dana batera.
-Lenauko estilua, eztakitzu? Dendia, tabernia ta.
-Toki berdiñean?
-Ez, ez. Dendia leku baten eta hori bestien euki auen.
-Eta dendan ze zeuken, janarixa ta holan?
-Janarixa, ultramarinos. Neu be zenbat urtera arte, Pedro Mari, dendia euki gauen? Aitta Copreci hasi zanien (kendu gauen).
Semea: Copreci hasi zanian? Beranduao be bai euki gauen. Coprecin hasi tta bost bat urte ero xei bat urte euki gauen.
-Nere gizona han sartu zan. Coprecin gero sartu zan.
Semea: Copreci da fabrika bat. Eta gero dendia erueten auen nire amak eta aiztak eta.
-Aiztak ez, lobak.
-Zeu be dendan egoten ziñan?
-Dendan? Bai, gero bai. Bihako gura beneuen zerbait. Ni egon nintzenerako ya ondiokan razionamentue auen ezkondu nintzenien. Etorten zien horrek eitten libretiaz: zuri toketan jatzu eztakit zenbat, zuri be bai. Pentsaizu, gobernadore bateri "100 gramos" ipiñi utsien. Zeatik beti periodikuetan ero anunzietan auen batek zenbat daukon. Azukarra igual ehun gramo, bestien ehun gramo. Eta ehun gramoaz ze in bihozu ba? Hilebetian-da, razionamentua.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!