Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Soldadutzako jana eta gaixotasunak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-032-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goserik ez zuten pasatu, baina arrantza jaten zuten asko. Tangertik ekarria. Lau-bost litrorekin 900 lagunentzako janaria egiten zuten. Colitis gaixotasuna harrapatzen zuten erraz. Komunetan urik ez zegoen. Odola botatzen hasten ziren. Txuskoak eta garbantzu beltzak. Jende asko zegoen. Gaixorik nola egon zen, 42ko kalenturarekin. 37 egunean egon behar zen 40ko kalenturarekin, etxera bidaltzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gosia pasau zenduen?
- Gosie-gosie ez, baiñe. Ez grasaik eta ezebe barik emuten oskuen-ta. Diarreak-eta eukitten gittuen asko. Peskie asko egoten zan. Hau pulpuau berriz ugeri; hori sanotxuaua. Baiñe peskiek, e, zeretik ekarten euen peskie, Tangertik, eta horra orduko dana pasau itten zan. Eta gero itten euen ez olixo ta. Honako lau-bost litroaz beatzirehun laguni perolie, eta bueltan-bueltan-bueltan koloketan gittuen erreskadan. Eta erdixen bota kipula-ta refrito bat ein beste perola baten, eta braust bota, uretan kubridu eta pri-pri-pri!, eta "al rancho". Ta ha bastante ugeri emuten euen, baiñe ahuen tragau orduko adios! Eta kolitisak ebaketan oskun. Kolitisak, azkenien diarreak segiduta segi ein ezkero odola mobiduten da. Neu be egonda nau. Eta komunien ezin sartu, gaiñera. Komunak eozen beratzi-hamar erreskaran. Urik eta ezebez. Urek ba eskobazar batzukin bultzau eta beti be ura bota ta. Nonbrauta egoten zien, eta bota harutza ta, ta hara kakaiñeko lekuen mataderixan txarrixak letxe odola eta odola, eta hurrengo tiriziak ataketan dau odola bajetan danian, laru-laru-laru eitten da. Eta ene!, ene!, ene!, horetxegatik gaxki. Gaxki ifinitta ta pasaua (arraina). Azkenian bapez janda, ta bapez be ezin egon. Txuskua emuten oskun, eta txuskue emun eta jan orduko, kitto. Hiru-lau garbantzu, erdixek baltzak, eta harek biaje. Gero azkenera apur bat, apur bat itxuratu zan, baiñe eeei! Gero jentie be, jentie be satsan letxe ta. Lotsie botata eozenak asko. Harek gorrixetan ibilli(ri)ko jentie euan han, eta gu mutiko harzen gindduen. (Barreak). Harek be pasau zien baiña ez behinguan. Nik, e, "fiebre malte"k ebatu ustan. Eta euki nittuen termometrue ifini erozein ordutan eta gehixen marketan dau cuarenta y dos; cuarenta y dos y medio, cuarenta y dos. Goxa izen atsaldie izen "cuarenta y dos".
- Ez da gozua izango...
- Gozua ez, azkenien [...]. Hirurogeta hiru kiloaz egonda neguen, geratu nintzen. Etxera bieldu nindduen. Egonda nenguen, hogeta hamazazpi egunien egon biher zan fiebre haundixaz. "Para el que (no) pasa el cuarenta" permisoik ez, eta "cuarenta"tik pasauta egoten bazan, hogeta hamazazpi egunian, bi hillebeteko konbalezenzia. Eta gero etxera bialdu nindduen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia