Gerra-garaian non egon ziren; itzultzean etxea hutsik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 25a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: ARE-027/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Erreketeak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Aillegau gitzen etxera ta aitta ta anaioi han eozen. Ezer ez euen etxien, ez silla bat, ez koltxoi bat, ez ohe bat, ezebe ez euen. Fan gitzen lelengoko gauen zera, hori su-artie izeten dana, ez dakit zuk jakingo dozun, su artie, eta han bota lastue ta zera ta hantxe ein gauen lo. Ta ez euan, ohe bat ez euan, koltxoi bat ez euan, ezebe ez euan.
-Zuen etxian hori, ezta?
-Bai, gure etxian, basarrixen. Geure basarrixen, Atxabaletakuan.
-Bueltau eta topau zenduen hutsik.
-Hutsik, hutsik. Beteta laga gauen, txarrixe be ez dakit zenbat arruakua han laga gauen baiña. Ezer, ezer barik topau gauen. Lastue bakarrik. Ezer, ezer barik.
-Eta zuek denpora horretan nun egon ziñazien?
-Gu egon gitzen tian etxien. Lelengo Suiñaan (Suña, Suinaga), Untzilleko Suiñaan egon gitzen. Eta gero ardixek gauken, eta ardixek ba jatekue biher zauen billotsa jaixo biher zauen, eta tian zeera fan gitzen, Garagartzako zer batera, goiko auzoune batera, ta beste etxe batera, eta Santa Ageda parteko etxe batera. Hangotxe gizon batek ekartzen oskun, astien-astien arto bat itten auen eta arto haundi bat ekarten oskun eta Parraixako..., Parraixan egon gitzen etxe zer baten, hantxe geuken ardixendako lekue, berrogei-berrogeta bi ardindako, eta orduen gabien esan euen Tio Garagartzakuak gure irixak, eta: "Aurrera, mutillak!" Eta guk aurrera fateko gogoik ez gauken, Durango aldera fan zien gure irixekin gure tio, eta gu(k) erretirau gitzen zeera, horra etxera, eta hango etxeko gizonak lagundu oskun goittik behera, eta esan dotena, ba akordau zien zerien, goiko tontorrien ezkutatzen giñoiazela ardixokin, akordau zien horrek gorrixok zeetik, bestekaldeko partetik handik tiroka hasi jakun eta ezkutau gitzen justo-justuan. Ta bestela geu be aurrera fateko, eta guk aurrera fateko gogoik ez gauken /ezkauken/, aitte ta anaie hemendikaldien gauken eta. Eta gero holakotxe kontuek.
-Orduan zu egon ziñan amakin?
-Ni amakin.
-Eta aitta ta anaia?
-Aitta ta anaie kriau zerien, Aretxabaletako Zuatzubizkar eta zerien egon zien.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!