Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Mendizaletasuna Aretxabaletan

Mendizaletasuna Aretxabaletan Mendizaletasuna. Harreman handia izaten zuten herri desberdinetako mendizaleek. Aretxabaletako mendi-taldeak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mendizaletasuna. Harreman handia izaten zuten herri desberdinetako mendizaleek. Aretxabaletako mendi-taldeak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan gauzak asko aldatu dira?
-Bai, bai, eneee!
-Taberna giruan bai, eta zu aparte, mendira joaten ziñan. Eta, lehenguan esaten zenduan, oso diferentia zan lehen mendira joatia eta oin.
-Bai. Beitu, Guk geukan relaziñua, esaten dotsut: Mondrauetarrekin, Bergarakuakin, Plaentxiakuakin, Eibartarrak, Elgoibarkuakin, Azpeitikuakin, Bitorixakuakin. Hoixe zan, juntetan giñan mendi baten. Hau dala eta bestia dala, datorren domekan nora zoiaze? Eta ez jakixat, han daukela, eibartarrak ein biher dauela jai zera "entrega de medallas" ez dakit nun. A, bueno, bai, ikusiko gaittuk. Eta gero juan bihar zitzen edo trenian edo autobusian, orduan ez euan bakotxak kotxia hartu eta, ez. Eta gero juntatzen zien Bitorixatik etozenak Eibarrera, edo Arantzazura edo, eta han juntetan giñan, eta… Holaxe eitten geuen amistadiak, holaxe ezautu neuen andria-eta.
-Orduan askoz be relaziño gehixao inguruko jentiakin?
-Bai, bai. Guk batez be geuken relaziño haundixak Plaentxiakuekin eta eibartarrekin, Eibarkuekin eta Elgoibarkuekin.
-Eta zuk Deportibokuekin edo UDAkuekin?
-Ez. Lelengo ekin nitzan zerakin, "Alpino Club de Bilbao". Gero handik hona etorri nintzanian, orduan neukan zerian "El Centenario" eitten ebiela, eta orduan ein neuen "el Centenario con el Alpino Club de Bilbao". Hori bukatu neuen milla bederatzirehun eta berrogeta hamahiruan, eta egon nitzan beste hiru urte edo hango sozio eta hemen UDAkin be bai, bixakin, eta gero UDAn kendu euenien mendizale horrek, Murrukixokuek esan usten aber gura doten eurakin juatia, eingo nindduela "socio número uno". Eta bueno, bueno. Eta holaxe fan giñen zerera, Murrukixora.
-Hemen herrixan afiziño haundixa zeuan mendirako.
-Bai, bai, afiziño haundixa euen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia