Hileta-elizkizunak; San Joseren kofradia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abadea, gaixoaren etxera joaten zen elizakoak ematera; ohitura zaharrak. Klase desberdinetako hileta-elizkizunak egoten zirela gogoratzen du. Hil-kanpaiak. Aita San Jose kofradiako lehendakaria izan zen garai batean.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: ARE-014/033
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
- Lehen gaiñera hasi zara, hori ez? pertsonengati, gure jauna...
- Izeten zan oso zera, e, kandelakin juaten gitzen. Ni ez, gu txikiñak gitzelako, baiña ama eta danak kandelakin, eta abadie gure jaunakin, ia mezie emuteko erropak eta jantzitta, e, kale […], eta monagillue aldamenien eta kanpanillie joten auen, klan!, klan! Eta igual kalien baten batzuk dauzela pasaten bazan edo, belauniko danak, e? Bai, danak belauniko.
- Eta gero zer izaten zan? Gaixuan etxera joan?
- Bai. Eta han ba gure jauna emun eta horrek gauzok. Eta gero hiltten bazien, hiltten zien, orduen euzen kategorixak entierruenak. Bai. Gehixau pagetan euenak hiru abadekin. Eta kanposantura erueten zan bixkar gaiñien hartuta hilddakua. Eta haik abadiak faten zien, asko pagetan auenai, asko edo, asko izengo zan orduen, kanposanturaiño faten zien kapakin-ta hiru abadiek eta. Holan normal hiltten zienak, e, holan ez auenak emuten ez eukelako, ba abade bat. Eta gero kanpaietan be igerten zan, hilddako kanpaietan'e bai, primerako entierrue zan edo ez zan. Primerakue esaten zan. Eta holan draam!, eta, primerakue zan, kliin! Gero txiki bat, draam!, kliin! Ha zan primerako entierrue ein biher zala. Eta ni horrekin akordetan naz, hareikin entierruekin eta.
- Eta gero zer zegoen, segundakuak?
- Eta gero segunda eta tercera.
- Terzerakuak ezagutu zenduzen?
- Bai.
- Ta ze izaten zian?
- Ba abade bat eta igual organo barik edo. Ez naz akordetan detailliekin, e. Baiña bigarrena…, segunda eta tercera. Gure aitta izan zan presidentia San Jose kofradixako zera izen zan, eta gu danok terceran gengozen. Eta aittai esan notsaten ni segundan ifintteko. Nik gura nauela kanpai kanpai txikitxuak entzutia ta hola. "Zuk ez dozu entzungo baiña…" […]. Eta nik aittai esaten nutsan, "nik gura dot /gurot/ zerakin, e, kanpai txikitxuonak", eta "Bai, baiña zelan kanpai txikitxuokin? Danok ein bihar dou /bihou/ hola?". "A, baiña ni naz kongregaziñoku, zereku, kofradixakua, bai? [...] Ni naiz kofradixakua, eta zuk ez dozu pentsau biher alabie naizenik, ni kofrade bat nazela, eta niri ifini primeria". Eta ifini nosten aittak primeria niri. "Nik gura dot kanpai txikitxuokin-eta, abadiek kapakin fan daittezela atzetik eta, horrek gauzok". Eta ni primeran nenguen etxien.
- Bakarra?
- Bakarra. Eta gero aitak, ez dadin egon distintziñoik, segundara pasau zien bestiak. Beste danak, aitta eta ama eta honeik danok segundan eta ni primeran. Ta esaten nutsen, "nik errespetau", eta "bai, bai, errespetauko zaut", eta errespetauko auen aittak hil banitzen orduen. Niri gustau itten jaten horreik kanpai txikitxuok-eta. Fantasia.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!