Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Herrigunean eman diren aldaketak

Herrigunean eman diren aldaketak <p>Aretxabaleta nolakoa zen bere haurtzaroan; kaleak, dendak... Lehenagoko bizimodua; egon diren aldaketak. Amak josten zituen etxeko guztien arropak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aretxabaleta nolakoa zen bere haurtzaroan; kaleak, dendak... Lehenagoko bizimodua; egon diren aldaketak. Amak josten zituen etxeko guztien arropak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zela gogoratzen dozu zure txikittako Aretxabaleta?
- Kale bat. Hemen holako kalerik eta ezebe ez auen.
- Dendarik?
- Bai, dendak hiru ero lau baazen.
- Famosuak?
- Famosuek ez.
- Beti-betikuak?
- Bai, hain beti-betikuek, e. Sartu eta holako mostradore bat, tablie gaiñien, eta horrek pixuok holan itten dienekin. Eta orduen, akordetan naz, gure etxien eta danetan egingo zan ha, Andramaixetan-eta holan, ba kopia-ta, kopatxo bat ataraten euen aittak, Gabonetan-eta holan. Eta bakitzue zer izeten zan? “Anís las Cadenas”, holako zera, botella bat hola dana grabautxuekin, ezta? Baiña “a granel” egoten zan, e. Eruen botillia, eta gastetan zan, iguel hiru urte iraungo euen, ha bete zerien, “a granel”, holako zer batetik botaten auen hara, horrenbeste pagau, eta ya está.
- Orduan, orduko kopa…
- Bai, bai, Anís la Cadenas, e. Gure etxien haxe zan, eta nik pentsetan dot beste batzutan be haxe izengo zala. Eta gero dendetan egoten zien berdurak eta danak, basarrixetatik ekarten auenak. Eta zien denda batzuk famelixa-famelixakuek. Kajoiek zabalketan auen, gero dirue han ifintten auen, gero bueltak emuteko atzera zabaldu-ta… Holan. Kalebarrenien auen denda bat, beste bat plazatik honutza gatozela bigarrena, lehen hor drogerixa bat egon da, pelukero bat, akordauko zara ondo, Cacho, baiña lelengokue ez, e; gero ha bota auenien etxie eitteko, etorri zan atzerutz. Han euen beste bat, zan Mantxuena. Gero parien auen beste bat, eta gero famosotxuena zan oin Lasagabaster Mondrauen daukena dendok-eta, horrein gurasuek, oin Pagaldaixena daukena, erregaluen dendia, hantxe euen. Eta ha zan inportantiena, gauza asko eukitten euelako: harixa josteko, eta orratzak-eta. Haik lelengoko pisuen, eskillarak igota, Meltxorren andriek, oinddiokan ointxe urte bi dala-ero hil da, eztakitt zenbat urtekin, auken denda bat, holan telak gonak eitteko, horrek azulok-eta, izarak eitteko telak-eta. Orduen izarak etxien eitten zien. Gure denporan amak kamisoiak-eta geuri berak josten oskun, berak josten ekixen, gero. Berak josten euen denporak. Eta aittei-ta, anaiei-tta kantzontzilluak-eta, etxien josten zien orduen, etxien, e. Horrek jositta gero etortekuek die gerorako kontuak. Pentsaizu zenbat urte daukaten. Josteko makiñia etxe guztietan auen, etxe guztietan josteko makiñia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia