Erlijioaren garrantzia gizartean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ARE-008/022
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
Askotan esaten neuen: "Ze koño esan biher gixuan baiña guk abadiana fanda?" Eta hori zenbat bider. Behin esan ustan, fan nintzen Mundrauera, ezkonduta gero, fan nintzen Mundrauera konfesetan. Klaro, ez bazintzen faten, kongregaziñuetan be, hori ezkonduta gero esan dot, baiña aurretik ez baziñen faten: "Joño, ez dok fan, ze pekatu ete jaukek horrek ez fateko?"
-Beti gaizki pentsatzen.
-Bai. Eta kritikau oingo aldien asko eitten zan. Esaten dabe oingo gaztiek bata eta bestie. Oingo gaztiek ez daue kritiketan lehenao aiña, eta zaharrak be ez, e! Zaharrak be ez. Lehenao asko be gehixao kriteketan zan oin baiño. Egi-egixa esaten dotsut: lehenaoko jentiek asko be kritikau gehixao eitten auen oinguek baiño. Bai, bai. Zegatik da? Ez dakit. Orduen be, "Neurie balitzok, etorri biherko leukek etxera lehenao". Baiña gero poliki-poliki eurenak be haundi ein zien, eta gero eurenak aurrekuek baiño txarrago fan zien; ez da fan lehenao etortera, ez bada eze geruao etortera betik. Eta orduen ixilik, baiña aurretik asko kritikaute, e, asko kritiketan zan lehenao. Eta orduen be, faten ez bazan kongregaziñora esaten zana: "Ze ete jaukek horrek kongregaziñora ez fateko?" Fan biher [izeten zan] konfesetan, zer konfesau ez zakitzun. Ze geunken guk konfesetako? Ze geunken? Nobixuai musu bat emutie pekatue zan ba-ta!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!