Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Basotik karga handiak nola ekartzen zituzten

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tomasa, Bergarako baserri batean egon zen gaztetan eta han ere "tarraskuak" erabiltzen zituzten, basotik karga handiak ekartzeko. Umetako, gaztetako kontuak. Baserrietako ekonomia; idi gazteak erosi, hasi, hezi eta handitutakoan saldu egiten zituzten. Esaldi indartsua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bergako zerien ibiltzen zan hola. Ni egon nintzen lekuan da. Primie ero gizon horrek. Tarraskuek. Harek ifintten otsan han goittik bera. Jooo. Hango zaratia, jota harri guztiak jota aurrian da. Etxaafleruen moduan. Harek ifintten otsan asko hori. Topetan jittunan harrixok.
-Erripan euan basarrixoia, ala? Erripan basarrixa?
-Erripan ez, etxaonan erripan baiña fan itten zonan basora, handik ekarteko. Basora faten zanien handik goittik bera. Burdixa kargau abar, egur, zerokin da gero atzien ha ifiñi tarrasien da, ala!, beste zati bat. Ai Jesus!
-Zelabaitt.
-Zelabaitt orduen be. Ha be han ibiltzen zan iri txikitxo batzukin, beti kanbixetan zittuenien txikiñauak hartzen zittuen da; apur hezittakuan haik saldu ta kanbixau ta txikiñauak hartu. Ta dirua hartzeko; "Onak hartu ezkero emun in bihar izeten da". Gaztetxuak hartuta ta hezi ezindda han ibiltzen zan. Buenoo!
-Urte pare baten euki etxien, apur bat iri eiñ artien, hezi, (...) ifiñi eta gero saldu. Gero txikitxo batzuk hartu...
-Dirua, beti dirua.
-Dirua geratu barik, baiña gero beti sufriduten ibilli biher.
-Katuan moduan, txakurran moduan saltoka, zera. Muna puntatik bera igual salto itten eben. Bestela ez zien apurten. Harekin landu eziñ auen asko eiñ. Beste koiñatuek esate auen moduen behiñ: "Katue erpeka moduen lanketan jok horrek zera." Harek eziñ eiñ asko, azaleti ibilli biher lurrien. Inddarrik ez eukien da. Gaztiek. Dana holaxen. Makiña bat holako. Oiñ beste modu baten. Oin be zeoze esaten dou baiña.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia