Bertsopaperak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bertsotarako zaletasuna. Bertso asko ahaztuta ditu. Ganadu-zain ibiltzen zenean ikasten zituen bertsopaperak. Ferietan saltzen zituzten bertsopaperak.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ARE-007/020
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Bersuak eta gustaitten xatzu zuri, ezta? Hori Garmendia hori bersolarixa da, ezta?
-Bai, bersolarixa da hori be.
-Bersuak buruz be batzuk ikasitta eukitten zittuan da.
-Bai, asko ikasi nittuan baiña aztuta daukat asko. Oin, kantetan badaue hor radixuan igual, zertzen egoten naz. Bixkaiko Txarrixana ta Markesaren Alabaana ta, eztakit zenbatena, ganauzaiñian nabillela ikesten nittuan bersuak orduan. Ganauak zainketan nabillela.
-A bai? Zela, berso-papeletik ala?
-Papelak, bai. Papeletatik.
-Lenau fama haundixa auken berso-papelak. Ferixara fanda ferixalekuan be berso-papelak saltzen ibiltten zien.
-Bai. Erosten zittuen da. Ni asko ikasitta nao. Batzuetan akordetan jat baiña beste batzuetan...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!