Umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako jolasak: kaka-torreka; tortoliska; banderaka... neskak eta mutilak elkarrekin.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: ARE-005/037
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Umetan ze jolas eitten zabien? Gogouan daukotzu?
-Bueno, kakatorreka ta. Kakatorreka ibiltten gintzen, bai.
-Zela izeten zan hori?
-Hori, pote bategaz jo eta danak gorde eitten zien. Ta gero aldian bati toketan jakon hori eittie, ta hak gero potie joten euen ta topetan joaten zan batera ta bestera, jentie topetan nun dauen, eta gordeta jentia, eta beste batek ezkiñatik etorten bazan eta ha potia jo, hurrenguen berai toketan jakon barriro.
-Eta mutiko eta neskatilla danok alkarrekin ibiltzen zintzien?
-Bai, bai, danok alkarrekin. Hemen bai. Gu jeneralien Zaloñara faten gintzen. Eurak hona etorten zien eta gu be bai hara. Eta kalien “atienteka” ibiltten gintzen.
-Atienteka?
- Atienteka deiketan utsen. Atienteka kalien.
-Zer da hori?
-Iguel-iguela. Poteik etzala erabiltten. Bestela bardiña. Eta klaro, jentie topetako, besten bat etorten bada, ostetik etorten bada, harrapetan badutso, gero barriro berak ein biher.
-Gero sokasaltoka ta.
-Bai, bai.
-Mutilak be bai.
-Mutilek be bai. Eta tortoliske.
-Tortoliske.
-Tortoliske eitteko Garizuma izeten zan jeneralien. Garizuma izeten zan tortoles eitteko bidie. Neskak eitten euen tortolesen. Mutillek hainbeste ez.
-Banderaka?
-Enaiz akordetan.
-Gaztaiñiko Maximok esan oskun ibiltten ziela banderaka.
-Uste dot dala bi grupo eiñ eta erdixen paiñelo bat ixten da eta, eta alde banatatik grupo bakotxeko batek urteten dau eta aber zeiñek erdixen dauan trapu hori, banderioi hartu eta eruen eta. “Al pañuelito” edo holako...
-Enai akordetan horrekin.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!